Ostalariak, kontserberak eta Udala, bat eginda
Udalak eta Bermeo World Tuna Capital -ek batuta, “ekonomi jarduera bultzatzea” nahi dute
Bermeo - “Kontserbera eta enpresen arteko elkarlana sustatzea eta ekonomia lokala indartzeak” batuta, Udalak eta Bermeo World Tuna Capital (BWTC) proiektuak Bermeoko otsalariak proiketuarekin bat egin dezaten dihardute. Orain dela gutxi bost kontserba enpresak eta udalerriko hainbat ostalariek bilera egin zuten Arrantzaleen Museoan orain dela gutxi.
Bermeo World Tuna Capital delako ekimenari buruzko zehaztasunak azaldu zituzten. Bertan izan ziren Bermeoko alkate Idurre Bideguren eta baita udalerria atunaren munduko izenburu izatean lanean diharduen proiektuko arduradun Leire Egiarte. “Bermeoko ostalariek herriko enpresen produktuen enbaxadore bihurtu daitezkeela” adierazi zuten Bidegurenek eta Egiartek.
“Era berean, batzarra Bermeoko kontserbera eta ostalariak elkar ezagutzeko eta bakoitzaren eskaintzaren berri emateko ere aprobetxatu zen. Herriko kontserbera eta ostalarien arteko harremanak estutzeko aukera ona izan zen eta, horrela, balorazioa positiboa izan zen. Udalerkop arduradunen aburuz. Izan ere, eta jarduera ekinomikoa bultzatzeaz gain, “herriaren garapen ekonomikoa eta soziala ere bultzatu nahi da”.
hamabi bazkide berri Bermeo Tuna World Capital elkartearen erronka hauxe da: “Atunaren kudeaketa jasangarria maila orokorrean sustatzea, ezagutzaren eta jardunbide onen lidergoaren bitartez”. Eta dagoeneko 12 kideri ireki dizkie ateak azken azken urte eta erdian. “Gaur egun, bazkide berriak sartuta, 23 erakunde publiko zein pribatu daude bilduta elkartean”, oraintsu zehaztu dutenez. - I. Fradua