Txosnak, Urriko Azken Asteleheko azokaren oasiak
JARDUNALDIA luze egiten zaie Urriko Azken Asteleheneko bisitarie. Postuz postu eta erosketaz erosketa, indarrak errekuperatzeko aukera ederra eskaintzen dute Gernika-Lumoko bederatzo txokotan banatzen diren txosnak. Ohi legez, herriko kirol elkarteen lanak milaka azokazale asetzeko haina izango da. Oasiak Foru enparantzan -Gernika Arin Arin Atletismo Taldea eta Gernika Kirol Elkarte Saski Baloi-, Pasilekuan -Gernika Rugby eta Gernika Off Road-, Saraspen -Gernika Club Futbol, Alhondiga kalean -Gernika Club Futbol-, Ciutat de Berga kalean -Arkupe Pilota Taldea- eta San Juan Ibarran -Gernika Off Road- izango dira. EHNE sindikatuek bere tokia ere izango du, Juan Calzada kalean.
“Lan izugarria suposatzen digu txosna muntatzeak, baina pozgarria da elkarteko guztiak talde moduan lan egiten ikusteak”, Gernika Atletismo taldeko Carlos Galanek adierazten duen moduan. Izan ere, txosna ez da egun bateko kontua. “Antolakuntza lanetan egunak ematen ditugu, aldez aurretik. Gero muntaia egin behar da, normalean igandean egiten duguna. Astelehen iluntzerako, berriz, dena txukun utzi behar dugu”. Gutxi gorabehera, “ehundik gora pertsona aritzen dira”. Kirol elkartekoek esperien-tzia badute”. Baina esfortsuak badu saria. “Gure urteroko aurrekontuaren atal garrantzitsu bat lortzen dugu”, Galanen esanetan. Lortutako irabaziekin “ekintzak antolatzen ditugu, taldekoek disfrutatzen dituztenak”.
talde lana Gernika KESBek ere badaki zer den txosnan lan egitea. Hare gehiago Josu Arrienen gidari-tzapean. Ostalaritzan esperientziaduna, “lana baino, askotan disfrutatu ere” egiten dela aipatzen du. “Bederatzi talde ditugu eta danak ibiltzen dira txosnaren inguruan”. Gazteenak taloak eguten arituko dira, “erositako 200 txorizo kiloak amaitu arte. Eta amaitzen ez badira, hornitzaileei buektatzeko aukera dugu”. Eguraldiaren eraginaz, Arrienek argi eta garbi dio “asko balditzatzen duela. Eguraldia ona izan ezkero, janari eta edari gehiago eskatu behar da”. Eguraldi txarrak, berriz zuhuretasunez jokatzea eskatzen du.
Kirol elkarteak 80 pertsona inguru izango ditu lanean, “txanda desberdinetan. Kontua ez da txanda bakoi-tzeko ordu asko egitea”, baizik eta “denon artean lan egitea”. Lortutako irabaziak, Gernika-Lumoko beste taldeen moduan, “gure urteroko jardueran laguntzeko erabiliko dugu. Kamisetak erosi, bidaiak ordaindu... zeregin horietan gastatuko dugu lortutakoa”.