Síguenos en redes sociales:

Udalak eta Arriaga Antzokiak euskarazko antzezlanak eskuragarriago jarriko dituzte

Euskarazko antzelanen bat dagoen bakoitzean, ikuskizuna hasi baino ordu erdi lehenago, antzezlanari buruzko hitzaldi-solasaldia egongo da Arriaga Antzokiko Foyerrean, Xabier Monasterio idazle eta hizkuntzalariaren eskutik.

Udalak eta Arriaga Antzokiak euskarazko antzezlanak eskuragarriago jarriko dituzte

BILBO. Bilboko Udalak eta Arriaga Antzokiak euskarazko antzezlanak ikustera joan eta ondo pasatzera bultzatu nahi ditu herritarrak, horrela euskarazko kultur ekitaldiei balio erantsia emanez. Antzezlanak euskaraz eskaintzen direnean, ikuskizuna hasi baino ordu erdi lehenago, hitzaldi-solasaldia egongo da antzezlana ikustera doazenentzat.

Hitzaldi-solasaldi horiek Arriaga Antzokiko Foyerrean egingo dira ikuskizuna hasi baino ordu erdi lehenago, Zenbat Gara Elkarteko Xabier Monasterio idazle eta hizkuntzalariaren eskutik. 20 minututan antzezlanaren nondik norakoak azaltzen dira: testuingurua, egitura, testuinguru soziala, taularatzea, zuzendaritza eta eszenaratzea, betiere ere taula gainean ikusiko dutenaren aperitibo moduan.

Bilboko Udalaren Euskara eta Hezkuntza Sailaren helburua da euskaraz egiten den kultura sustatzea eta, bide batez, ikus-entzule euskalduna fidelizatzea eta bultzada ematea. Hitzaldi-solasaldiek ez dute sarreraren prezioan inolako gainkosturik izango.

Datorren martitzenean, azaroak 28, 11:00etan, OBABAKOAK antzezlana eskainiko da euskaraz goizeko ordutegian eta 10:30ean Antzokiko Foyerrean hitzaldi-solasaldia egingo da.

Ekimen hau urrian jarri zen abian aurrenekoz, Giltzadun Etxea antzezlanean eta Obabakoak euskaraz estreinatu zenean.

Hitzaldi-solasaldietarako prestatzen diren fitxa didaktikoak Bilboko ikastetxeetara bidaliko dira antzezlana ikustera joan aurretik gelan landu ahal izan ditzaten..