Elena Coria, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi arduradunak eta Kepa Miñambres gobernu taldeko zinegotziak, Diputazioko ordezkarirekin batera, bisitatu zuten atzo Julia Asua Aramendia auzokide getxotarra udal erresidentzian, pasa den larunbatean 100 urte bete zituela eta. Julia Asua, jatorriz, Portu Zaharrekoa da eta bizitza osoa eman du udalerrian, 50eko hamarkadan hiru urte terdiz izan ezik, Venezuelan lan egiten eman baitzituen. Bi seme eta alaba baten ama, familia zabala dauka. Horren kide asko izan dira berarekin erakundeetako ordezkariekin batera.
- Multimedia
- Servicios
- Participación
