Síguenos en redes sociales:

Itsas txakurkume bat sendatzen ari dira Gorlizeko zentroan

Itsas txakurkume bat sendatzen ari dira Gorlizeko zentroan

Konjuntibitisa duen 16,80 kiloko itsas txakurkume gris bat sendatzen dihardute Fauna Basatia Sendatzeko Gorlizko (Bizkaia) Zentroan. Bizkaiko Foru Aldundiko Base Gorriko beharginek joan den ostiralean eraman zuten animalia Bermeoko portutik, foru erakundeko iturriek jakinarazi dutenez. AMBAR Itsas Faunaren Azterketa eta Kontserbaziorako Erakundeko kide espezialisten kontrolpean zegoen itsas txakurra, ustez osasun onean. Hala ere, egun batzuk igarota, espezialista horiek animaliak begietako batean gaixotasunen bat zuela jakinarazi zieten Fauna Basatia Sendatzeko Gorlizko Zentroko profesionalei. Aldundiko zentroko langileek hilaren 12ko iluntzean Bermeoko portuan bertan ikusi ahal izan zuten itsas txakurkumeak traumatismo bat zuela ezkerreko begian, eta komeni zela Gorlizko zentrora eramatea. Gaur egun zentro horretan dago sendatzen. Konjuntibitis larria du, eta gaixotasun horrek begiaren barruko ganberari eragin dion zauri batek keratitisa edo kornearen ur-zuria ere sortu dio.

El cineclub Fas proyecta esta tarde la película Año bisiesto, del director Michael Rowe (México, 2010), obra que le valió la Cámara de Oro en el Festival de Cannes. La emisión tendrá lugar en el salón El Carmen (plaza Indautxu) a partir de las 19.45 horas.