Síguenos en redes sociales:

Basurtoko Bentazarra parkea berrituko du Udalak

1.009.566 euroko inbertsioa egingo du eta zazpi hilabeteko exekuzio-epea izango da

Basurtoko Bentazarra parkea berrituko du UdalakB. U.

Bilboko Udalak 1.009.566 euroko aurrekontua bideratuko du Basurto auzoko Bentazarra parkea erabat hobetzeko. Asteazken honetan goizean, uztailaren 1ean, egindako osoko bilkuran, parkea berritzeko proiektua onartu egin da, aisialdirako, kirolerako eta bizikidetzarako parke eta espazio publikoak berritzeko konpromisoari eutsiz. Exekuzio-epea zazpi hilabetekoa izango da, lanak esleitu eta hasi ondoren.

Proiektuan aurreikusitakoaren arabera, parkea erabat berrituko da, jolaserako, kirol-jarduerak egiteko eta auzokideen erreferentzia-espazio bihurtzeko. Jarduketa nagusien artean, nabarmentzekoa da haurrentzako jolas-eremu berriaren gainean estalki handi bat eraikiko dela. Eremu horrek 300 metro koadro baino gehiago izango ditu eguraldi txarretik babestuta, eta, horrela, urte osoan zehar erabili ahal izango da.

Gainera, 570 metro koadroko kirol anitzeko kantxa bat, kalisteniako eremu berri bat eta egonleku bat -harmaila erdizirkularrez antolatua- prestatuko dira, parkearen erabiltzaileen arteko bizikidetza, atsedena eta gizarte-harremanak sustatzeko. 

Basurtoko Bentazarra parkeko infografia.

Jarduketa osatzeko, zoladurak berritu, oinezkoen ibilbideak hobetu, argiteria modernizatu, hiri-altzari berriak jarri eta iturri publiko berri bat jarriko da, espazio erosoagoa, seguruagoa eta funtzionalagoa eginez.

Hiru milioi euro 8. Barrutiko parkeak berritzeko

Bentazarra parkeko lanak Gobernu Batzarrak barruti horretan onartu berri dituen beste bi proiekturi gehitu zaizkie.

Lehenengoa, Zorrotzaganako parkea: estalki handi bat izango du haur-jolasen eremuaren gainean, jolas-elementu berriak eta nerabe eta gazteentzako egonlekua. Zoladura, argiteria eta zerbitzu-sareak ere berrituko dira.  Lan horiek 1.010.409 euroko aurrekontua dute eta sei hilabeteko exekuzio-epea.

Bigarrena, Altamirako haur-eremua. Birgaitze integrala egingo da, eta, horren barruan, estalki berria ipini, jolasak modernizatu, segurtasun-zoladura berria ipini, paisaia hobetu eta hiri-altzariak eta argiteria berrituko dira.  Jarduketa horrek 894.319 euroko inbertsioa ekarriko du, eta sei hilabeteko exekuzio-epea.

Bi proiektu horien eta Bentazarra parkeko proiektua artean, Udalak guztira, hiru milioi euro inguru bideratuko ditu 8. barrutiko espazio publikoak hobetzera.