Síguenos en redes sociales:

Bilboko Udalak ezagutzera eman ditu Bilbainada lehiaketaren irabazleak

Lehiaketak Hiribilduaren gaurkotasunari buruzko abesti berrien sorkuntza bultzatu nahi du

Bilboko Udalak ezagutzera eman ditu Bilbainada lehiaketaren irabazleakB. U.

Bilboko Udalak astearte honetan, ekainaren 16an, eman ditu ezagutzera Bilbainada lehiaketaren 38. edizioaren konposizio irabazleak. José María Larrazabalen "Gazteok esnatu" euskarazko bilbainada onena eta Jesús Maria Bilbaoren"Bilbao siempre Bilbao" gaztelaniazko bilbainada onena saritu dituzte aurkeztutako 28 bilbainadetatik. Bakoitzak 955 euroko saria eta Don Diego oroigarria jasoko ditu.

Era berean, sei accesit eman zaizkie honako konposizio hauei: "Bilbao, Bilbao, Bilbao" eta “Bilbao, botxo presioso” (Alberto Nuñez Baracaldo), "Que me quiten lo Bilbao” eta “La más txirene (Natacha Loyola), "Sabor de nuestra tierra" (Zaira Robles Pérez), "Los del botxo nacemos donde queremos" (Josetxu Villasante de Gaminde). Irabazleek 420 euroko saria eta plaka bat jasoko dute.

XXXVIII. edizio honetako epaimahaia honako hauek osatu dute: Gonzalo Olabarria (Bilboko Udaleko Kultura eta Gobernantzako zinegotzia), Itziar Urtasun (Jaietako zinegotzi ordezkaria eta Udaleko Kultura eta Gobernantza Arloko albokoa), Amagoia Loroño (Bilboko Akordeoi Orkestrako zuzendaria), Ana Madariaga (Bilbao Musikako kudeatzailea), Eduardo Velasco (Komunikazioko Nerbioi Taldeko zuzendari nagusia) eta Iñaki Uranga (abeslaria).

Sari-banaketa

Sariak Aste Nagusiko ostiralean banatuko dira Doña Casilda Pergolan, bilbainada kontzertuen ohiko agertokian. Gainera, abenduaren 13an Arriaga Antzokian saritutako konposizioak bilduko dituen diskoaren aurkezpena egingo da.

Bilboko Udalak urteroko lehiaketa beterano honen abesti irabazleak Interneten jartzen jarraituko du, horiek hedatzen laguntzeko. Horrela, Bilbainada lehiaketaren 2026. edizio honetako konposizioak doan entzun ahal izango dira YouTube eta Bandcamp plataformetan grabatu ondoren, bertan aurreko edizioetako abestiak eskuragarri baitaude.

Bilbainadak Bilboko kultura-ondarearen parte dira eta Bilboren, bere iraganaren, orainaren eta etorkizunaren inguruko kontakizuna sortzeko gaitasuna dute. Bilboren nortasun historikoa adierazteko eta zabaltzeko tresna dira, bere kultura- eta ondareari dagokionez, herritarrek nondik datorren jakin dezaten. Bilboko 2023-2033 Kultura Plan Estrategikoan jasotako ildoekin bat datorren kultura-adierazpena eta musika-sorkuntza.