Arriaga Antzokiak Eskola Antzerkiaren gala jasoko du igandean
Guztira, hiriko 13 ikastetxetako 449 ikaslek parte hartu dute deialdi honetan
Datorren igandean, maiatzaren 31n, arratsaldeko 17:00etatik aurrera, Arriaga Antzokiak Eskola Antzerkiaren Urteroko Galaren 29. edizioa jasoko du.
Bilboko Udalak 1995. urtetik bultzatzen du Bilboko ikastetxeen artean lehiaketa hau, haurren artean Arte Eszenikoak sustatzeko helburuarekin.
Hauek dira edizio honetan hautatutako zazpi muntaiak:
- Txurdinaga Behekoa Institutua: Lan eszeniko orokor onena - 'Sakatu home'
- Vda. de Epalza Ikastetxea: Proposamen eszenikorik originalena - 'Ez gara altzariak'
- Ibarrekolanda Institutua: Obraren alderdi teknikoak hobeto konpontzea - 'Gerraren itzalpean'
- Artxandape Ikastola: Antzerki, dantza, zirku edo beste edozein diziplina eszenikoren modalitateak berreskuratzeko lan onena - 'Jack Sparragou'
- Vda. de Epalza Ikastetxea: Lehen hezkuntzako lanik onena - 'Etxegabeak'
- Txurdinaga Behekoa Institutua: Bigarren hezkuntzako lanik onena - 'Gerraren triptikoa'
- Ángeles Custodios Ikastetxea: Epaimahaiak izendatutako accesit saria - 'Taupaden mapa'
Sariak
Zazpi proposamen horiek 300 euroko saria jasoko dute eskudirutan. Era berean, lehiaketan parte hartzen duten guztiek laguntza ekonomikoa jasoko dute egindako lanagatik, baita diploma bat ere.
Parte hartzen duten ikasleen eta ikastetxeen kopuruak gora egiten jarraitzen du, eta aurtengo edizioan 6 eta 17 urte bitarteko 449 ikaslek parte hartu dute, Bilboko 13 ikastetxe publiko eta itunpeko ikastetxeetatik.Aurten 25 antzezlan aurkeztu dira, eta horietan gai sozialak izan dira nagusi, hala nola pobrezia, adinekoen eta gazteen arazoak, eta gerren ondorioak.
Ekitaldiaren egunean Arriaga Antzokiko leihatiletan publiko orokorrarentzat erreserbatutako gonbidapen kupo bat egongo da.