Aire zabaleko 42 musika-hitzordu, 28 kontzertu eta 14 kalejira eskainiko ditu MusikAuzok
Lehenengo ikuskizuna Dantzatzeko Prest taldeak eskainiko du Txurdinagan maiatzaren 16an, larunbata, 21:30ean
Bueltan da Bilbon herriko talentua publiko zabalari hurbiltzeko helburua duen MusikAuzo programaren edizio berri bat. Datorren larunbatean, maiatzaren 16an, hasiko da, eta 28 kontzertuz eta 14 kalejiraz osatutako programazioa dakar.
Programa honen bidez, halaber, zuzeneko musikarekiko zaletasuna sustatu nahi da, eta musika-taldeei beren lana jendaurrean erakusteko aukera eman nahi zaie.
Kontzertuak
MusikAuzok programazioari hasiera emango dion lehen kontzertua larunbatean, maiatzak 16, izango da, 21:30ean, Txurdinagan, Dantzatzeko Prest taldearen eskutik. Talde honek estilo ezberdinetako egungo musika interpretatzen du, publiko guztientzako animazio, dantza eta koreografia parte-hartzaileekin.
Uztailaren 5era arte, beste taldeek beren kantuak aurkeztuko dituzte eta Bilboko bizilagunei doako kontzertuekin gozaraziko diete, rock "n" roll, folk, blues, jazz, rap edo erritmo latinoak bezalako estiloak joz. Huaek izango dira: Gove, The Blues Morning Singers, Lagartijas Al Sol, Satelites, Revival Trio, Café Blues, Jazz Ta Bien, Roda De Samba, Uxue Kerejeta, Sueder, 1,2,3... Diskofesta, Mi Buenaventura, J.P.K., La Basu, Masiompa, Panpotx Kultur Elkartea, Somak, Babelian, Bilboko Udal Txistulari Banda + Anduriña Zurutuza, Ultraligeros, Naste Borraste, The Laars, Ibai Garcia Blues Project, Eidabe, Maialen Ibarra, ADH eta Duo Sua.
Halaber, 14 kalejira egingo dira maiatzaren 10,15, 22, 23, 24 eta 29an eta ekainaren 6, 20, 23, 26 eta 29an, honako musika banda hauekin: Gazteleku fanfarrea, Orkestra, Udal Txistulari Banda, Dunbots, Sugarri, Fanfarre Guretzat, Radiowave Little Brass eta Bihotz Alai Folklore Taldeko musikariak.