Irailean hasiko den 2026-2027 ikasturtean Bilbao Musika Eskolaren parte izan nahi duten ikasle berriek izena eman ahal dute dagoeneko, joan den apirilaren 14tik, webgune ofizialean prestatutako online formularioaren bidez. Insrkipzio-epea maiatzaren 9ra arte egongo da zabalik.

Prozesuan zehar edozein zalantza edo gorabehera izanez gero, zentroak herritarren eskura jartzen du 94 416 47 85 telefonoa, 10:00etatik 13:00etara.

Hezkuntza-eskaintzaren barruan Musika eskoletako 2., 3. eta 4. mailak sartzen dira eta araudian aurreikusitako adar guztiak barne hartzen ditu: kantua, musika instrumental sinfonikoa, sustrai tradizionaleko musika eta dantza, instrumentu polifonikoak eta hainbat estilo, hala nola jazza, rocka, popa edo musika elektronikoa. Eskolan sartzeko gutxieneko adina zortzi urtekoa da, edo zazpikoa, ikastaroa hasten den urtean zortzi urte betetzen baditu.

Espezialitateak

Zentroak askotariko instrumentu espezialitateak eskaintzen ditu: teklatuak, akordeoia, biolina, biola, biolontxeloa, klarinetea, oboea, tronpeta, txistua edo trikitixa, besteak beste, kantua eta dantza tradizionalaz gain.

Zabalik dago Bilboko Udal Musika Eskolako matrikulazio-epea. B. U.

Bilbao Musikak sormena, adierazpen artistikoa eta ikaskuntza kolektiboa bultzatzen dituen hezkuntza-eredu bat sustatzen du, musika herritar guztien eskura dagoen garapen pertsonal eta sozialerako tresna gisa ulertuta.

Matrikulari, espezialitateei eta ikastaroei buruzko informazio osoa eskuragarri dago Bilbao Musikaren webgune ofizialean. Bertan, interesatuek zalantza guztiak argitu ahal izango dituzte