Síguenos en redes sociales:

Gazteak eta adinekoak joskintzaren bitartez batuko dira Bilbon

Lehenengo topaketa apirilaren 25ean izango da, 11:00etatik 14:00etara; hurrengo biak ekainaren 6an eta urriaren 24an

Gazteak eta adinekoak joskintzaren bitartez batuko dira BilbonB. U.

Belaunaldien artean jakintza trukatzeko eta aldi berean teknika tradizionalen transmisioa sustatzeko indarrak batu dituzte Bilboko Udalak eta BIzkaiko Foru Aldundiak 'Filandón: belaunaldi arteko joskintza-topaketak' programaren bitartez. 'Filandoi' horien helburua parte hartzeko espazio inklusiboak eta kultura anitzekoak sustatzea da.

Besteak beste, ehunak landuko dira (puntua, kakorratza, eskuzko ehungailua), jostura (oinarrizko konponketak, jantzien eraldaketa), ehun-konponketa (pasaratzeak, adabakiak), brodatu tradizionala eta garaikidea, eta upcycling delakoa, alor honetan jasangarritasun-balioak sustatzeko.  

Datak eta ordutegiak

'Filandón: belaunaldi arteko joskintza-topaketak' izeneko programa honetako parte-hartzaile bakoitzak bere materiala ekarri beharko du egokitzat jotzen duen ehungintza-lana egiteko. Datak –apirilaren 25a, ekainaren 6a eta urriaren 24a– urtaroei erreferentzia egiteko pentsatuta daude, une bakoitzarekin bat datorren gai bat sortuz.   Ordutegia 11:00etatik 14:00etara da, La Perreran. Izen-emateak doakoak izango dira, eta helbide honetan egingo dira.

'Filandón: belaunaldi arteko joskintza-topaketak' ekimenaren kartela.

Hauek izango dira saioen dinamizatzaileak: Soledad Santisteban artisaua, ehuntze-teknika tradizionaletan eta garaikideetan aditua, ikertzailea eta ehun-ondarearen kontserbazioan eta zaharberritzean aditua, eta Laura Marchante eta Libe Kerroum, Studio Bokashi-koak, Bilbon moda jasangarriaren, ehun-diseinuaren eta biomodaren inguruko esperimentazioan, dibulgazioan eta ikaskuntzan diharduen espazio sortzailea.