Síguenos en redes sociales:

'Kalteberatasun-txostena' errazago tramitatzeko dispositiboa abiarazi du Bilboko Udalak

Apirilaren 20tik aurrera, eskatzaileek Campo Volantín pasealekuko 36 zenbakira joan beharko dute

'Kalteberatasun-txostena' errazago tramitatzeko dispositiboa abiarazi du Bilboko UdalakB. U.

Bilboko Udalak baliabide espezifiko bat aktibatu du bizilekua Bilbon duten etorkinentzataurretiazko hitzordua emateko sistema baten bidez, 'kalteberatasun-txostena' errazago tramitatzeko. Kalteberatasun-txosten hori eguazten honetan, apirilak 15, BOEn argitaratutako 316/2026 Errege Dekretuan eskatzen da etorkinak erregularizatzeko prozesua aurrera eramateko. Erregularizazio-prozesu hori berezia da, eta ekainaren 30era arte iraungo du.

Dispositiboa aldi baterako da, Campo Volantin pasealekuko 36 zenbakian aktibatuko da apirilaren 20tik (astelehena) aurrera, eta martxan egongo da astelehenetik barikura, 8:30etik 20:00etara arte.

Aurretiko hitzorduaren sisteman sartzeko, zuzeneko esteka bat gaitu da udalaren webgunean. Eskatzaileek identifikazio-agiriren batekin (pasaportea/inskripzio-zedula/bidaia-titulua) joan beharko dute, eta horretarako prestatutako inprimakia bete beharko dute bulegoan. 

Nork behar du txosten hau?

Kalteberatasun-txostena ez dute eskatzaile guztiek aurkeztu beharko.

Kasu hauetan daudenek bakarrik aurkeztu beharko dute prozeduran: asilorik eskatu ez dutenek, Estatuan lan egin dutela frogatu ezin dutenek eta Estatuan zuzeneko familiarik ez dutenek (18 urtetik beherako seme-alabak, desgaitasuna duten seme-alabak edo bere ardurapeko aita edo ama).

Pertsonaren batek frogatu ahal badu asiloa eskatu duela, lan egin duela edo aipatutakoen moduko familia duela, ez du kalteberatasun-txostenik behar.

Dispositibo horren bidez, Bilboko Udalak —bere eskumenen esparruan— erantzuna ematen dio erregularizazio-prozesu honi, zeinaren bidez Hirian beren bizi-proiektua garatzen duten jatorri migratzaileko auzotarren eskubide-berdintasuna indartzen baita.

Ezohiko prozedura horrek onurak dakarzkio gizarte osoari, enplegu formala, zerga-ekarpena eta, ondorioz, zerbitzu publikoen jasangarritasuna sendotzen baititu.