Datorren astelehenean, martxoaren 16an, hasiko da funtzionatzen Zorrotzaurreko uhartearen hegoaldea TAO aparkaleku arautua. Bilboko Udalak gororarazi du egoiliarrek denbora-mugarik gabe aparkatu ahal izango dutela, bereizgarria lortzekotan.
Lehen fasea izango da hori eta Zorrotzaurreko urbanizazio-obrek aurrera egin ahala zabaltzen joango da, datozen urteetan uharte osora zabaldu arte.
Guztira, lehen fase honetan 150 aparkaleku inguru izango dira araupekoak, eta horiei beste 400 inguru gehituko zaizkie datozen urteetan, Deustuibarra-Zorrotzaurreko eremuan 550 plaza inguru lortu arte.
Eremu horretako TAOaren ordutegia bizileku-eremuari dagokiona izango da: astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 13:30era eta 15:00etatik 19:00etara. Larunbatetan ez da TAOrik egongo eta abuztuan goizez bakarrik funtzionatuko du.
Bi sektore
TAO gune horretan, sektore Berdea eta Urdina egongo dira. Bertan bizi direnek egoiliarren txartela eska dezakete, denboramugarik gabe aparkatu ahal izateko. Sektore urdinean, lehen eta azken orduetan tiketik gabe aparkatu ahal izango dute, baina 10:00etatik 13:30era eta 15:00etatik 18:00etara bisitari tasa ordaindu beharko dute.
Bereizgarriaren eskaerak hemen egin ahal izango dira:
- Udalaren web orria.
- Herritarren Arretako Bulegoa (Lersundi kalea 5, 48009 Bilbo)
- Telefonoa: 94 470 10 47
- Arreta-ordutegia: Astelehenetik barikura: 08:30 - 18:30. Zapatuetan: 9:00 - 14:00.
Tarifak
TAO eremu berri horren (Deustuibarra-Zorrotzaurre) urteko tarifa 50 eurokoa da, edo, hala badagokio, hiruhileko naturalen arabera hainbanatutako zati proportzionala.
Besteak beste, TAO bereizgarria lortzeko, baldintza hauek bete behar dira: egoiliarra Bilbon erroldatuta egotea, txartela zein helbidetarako eskatzen den, helbide horretan; ibilgailuaren helbidea erroldakoarekin bat etortzea, renting/leasing erregimenean dauden edo enpresak lagatako ibilgailuen kasuan izan ezik; bereizgarria edukiko duen ibilgailua turismoa edo antzeko ibilgailua izatea, eta udal-aparkaleku batean egoiliarrentzako partzela bati atxikita ez egotea.; eta eskatzaileak zorrik ez izatea Bilboko Udalarekin.
Egoiliar-txartel bi (TAO txartela) emango dira gehienez helbideko, eta, gehieneko kopuru horretan, udal-egoiliarraren aparkaleku-partzelak nahiz bizileku-eremuko garaje pribatuen partzelak zenbatzen dira.