Tradizioari helduz, Ekialdeko Errege Magoek Bilboko umeak jaso dituzte astelehen honetan goizean, arratsaldean ospatuko den kabalgata baino lehen. Ekitaldia udaletxeko Areto Arabiarrean egin da.

Maiestateek ez dute galdu nahi izan txikienekin urtero izaten duten ohiko hitzordua. Bertan, Uriko kaleak zeharkatuko dituen haien Kabalgata baino ordu batzuk lehenago, umeen kezkak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute.

Errege Magoek adi-adi entzun diete ehunka umeei; goizeko 10:00etatik aurrera, tiketak eskuan zituztela, txikienak Areto Arabiara bertaratu dira, ziur-ziur egoteko euren gutunak Meltxor, Gaspar eta Baltasar jaunen eskuetara iristen zirela.

Topaketa Erregeek haien Kabalgatari ekin baino ordu batzuk lehenago izan da. Bertan, Transformers, Toy Story, Bluey eta Super Mario film, telesail eta bideojoko ezagunetako pertsonaiekin batera amets egitera gonbidapena luzatuko dute.

Kabalgata Kale Nagusitik aterako da (María Díaz de Haro parean) 18:00etan eta 19:30ak aldera iritsiko da Udaletxera.

Aldaketak zirkulazioan

Bestalde bihar, urtarrilaren 6an, 10:45etik 12:45era, gutxi gorabehera, errepidearen zati bat okupatu eta trafikoa etengo da Santutxu auzoko kale batzuetan, herri-krosa dela eta.

Lasterketa Iturriaga kaletik abiatuko da, eta ibilbide hau izango du:

Iturriaga – Santa Klara – Zabalbide – Santutxu – Juan de la Cosa – Iturriaga (helmugatik igaro) – Santa Klara – Zabalbide – Santutxu – Sagarminaga – Cocherito de Bilbao – Club Deportivoren Zirko Amateurraren kalea – Europa parkea – Club Deportivoren Zirko Amateurraren kalea – Laurencín Markesa – Basarrate landa (helmuga).

Lasterketa igarotzen den bitartean, inguruko garajeetara sartzeko eta bertatik irteteko mugak egongo dira, eta Iturriaga kaleko 51. eta 61. zenbakien arteko aparkalekua okupatuko da.

Inguruan dabiltzan Bilbobus linea batzuei ere eragingo die lasterketak. Zer desbideratze izango diren eta zer geltoki aldatu eta ezabatuko diren behar bezala jakinaraziko da, ohiko bideetatik: sare sozialak, informazio-panelak, markesinak....