Artxandako Hatz-markaren parkeko harrizko hormaren ingurua hesitu du Udalak
Hesiak ipintzeko prebentzio-neurria hartu ondoren, obrak egingo ditu 280 metro inguruko luzera duen horma hori konpondu, indartu eta finkatzeko.
Aurrera doa Bilboko Udala hiriko espazio guztietan herritarren segurtasuna bermatzen duten lanak egiten. Oraingo honetan, Udalak jarduera prebentiboa jarri du martxan Artxandako Hatz-markaren parkean, ikusi duelako parkea inguratzen duen jatorrizko harrizko horman ezegonkortasuna dagoela hormaren zati bat behera joatea eragin dutenak.
Zerbitzu Sailak abenduaren 9an detektatu eta jakinarazi ondoren, azterketa teknikoa egin zuen egun horretan bertan, eta, azterketa tekniko horretan, bertatik bertara ikusi zuten nola hormaren bost metro inguruko tarte bat behera joan zen eta alboko zenbait eremu arrakalatuta edo sabela eginda zeuden. Horrek guztiak agerian uzten du egitura hori denboran zehar gero eta gehiago joan dela hondatzen.
Gauzak zelan zeuden ikusita, Udalak berehala itxi eta hesitu zuen kaltetutako ingurune guztia, bai goiko pasealekuan, bai beheko alderdian, behin betiko neurriak hartu bitartean parkera joaten direnen segurtasuna bermatzeko eta arriskuak saihesteko.
Aldi berean, enpresa espezializatu bati eskatu zaio azterketa geologiko-geoteknikoa egin dezala hormaren eta haren azpiko ezpondaren egoera aztertzeko. Txosten teknikoak dio egiturak ez duela morterorik blokeei eusteko, ez dagoela informazio zehatzik zimenduei buruz, egitura guztiak 280 metro inguruko luzera duela, eta guztia ikuskatu beharko dela.
Azterketa horren ondorioetatik abiatuta, Udalak egitura sendotzeko edo horma berrezartzeko proiektua idatziko du, eta faseka esku hartu ahal izango da irizpide teknikoak eta segurtasun-irizpideak kontuan harturik.
Proiektua amaitu bezain laster hasiko dira obrak.
Temas
Más en Bilbao
-
Educación fusiona los dos centros públicos de Deusto redistribuyendo al alumnado
-
Javier Viar, aquel ‘médico’ de cuerpo y alma
-
Tres vidas en un ‘cuerpo’ en el centro de Bilbao
-
Diego Maestre, sala Sonora: "Muchos locales no pasan controles específicos de aforo, decoración inflamable o presencia de menores"