Skate eta euskal pilota campusak eskainiko ditu Bilbok Gabonetan
Txurdinagako udal-kiroldegiko Skate Parkean eta Esperantza frontoian, abenduaren 22tik aurrera
Aurreko urtean bezala, eta iaz izandako arrakasta kontuan izanda, Bilboko Udalak skate eta euskal pilota campusen edizio berri bat antolatuko du aurtengo Gabonetan. Skate campusa Txurdinagako udal-kiroldegian egingo da, Gure Txoko Skate Eskolarekin lankidetzan, eta euskal pilota campusa, aldiz, Esperantza pilotalekuan. Jarduera biak abenduaren 22tik aurrera egingo dira.
Bilbao Kirolak erakundeak programatutako koloniek, campusek eta jarduerek helburu bi dauzkate: familiaren kontziliazioa erraztea eta herritarrei aisialdirako aukera osasungarria eta dibertigarria eskaintzea.
Skate campusa
Bilbao Kirolak erakundeak, Gure Txoko Skate Eskolaren bidez, Gabonetako campus hauek eskainiko ditu: Txikiskate (hastapenak eta aurreratua), surfskatea, vert&park. Gure Txoko Skate Eskolak ordutegi eta zerbitzuen modalitate zabala eskainiko ditu campus horietan, goizeko eta goizeko eta arratsaldeko saioekin eta jantoki-zerbitzuarekin. Prestakuntza beste era bateko jarduerekin osatzen da, adibidez jolas- eta sormen-tailerrekin, jokoekin eta jarduerekin, Txurdinagako udal-kiroldegiaren barruan eta kanpoan. Interesa daukatenek adinei, materialei eta tarifei buruzko informazio guztia eskatu eta izena eman dezakete Gure Txoko Skate Eskolaren www.gureskate.com web-orrian edo 628496164 telefono-zenbakian.
Euskal pilota campusa
Bilbao Kirolak erakundeak, Bilbao Esperantza Pilotaren bitartez, euskal pilotako topaketa bi eskainiko ditu abenduaren 29an eta 30ean, 10:30etik 12:30era, Esperantza frontoian. Topaketa horien helburua da euskal kulturako kirol-praktika ezagunenetako bat zabaltzea. Hala, topaketa horietan parte hartu nahi dutenek euskal pilotaren eta pilotaleku berezien historia zein den jakin ahal izango dute prestakuntza-zentroan, eta ondoren modalitate garrantzitsuenetako batzuk pilotalekuan praktikatu ahal izango dituzte. Tarifei eta izen-emateari buruzko informazio guztia eskuragarri dago info@bilbaoesperantzapilota.com helbidean edo 688686960 telefono-zenbakira deituta.
Temas
Más en Bilbao
-
La pizzería de Bilbao que se cuela entre las tres mejores de Euskadi
-
El precio del alquiler sube en Bilbao: así está el metro cuadrado
-
La música de la Bilbao Orkestra Sinfonikoa llega a la unidad neonatal del Hospital de Basurto
-
Un estudio ensalza el modelo turístico “planificado” de Bilbao frente al de Barcelona, Madrid o Sevilla