Síguenos en redes sociales:

BilbaoArteren profesionalizazio artistikoa bultzatzeko akordioa

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak 70.000 euroko zuzeneko dirulaguntza bideratzen du egonaldian dauden artisten profesionalizazioa eta haien sorkuntza-prozesuen garapena sustatzeko

BilbaoArteren profesionalizazio artistikoa bultzatzeko akordioaB. U.

Eusko Jaurlaritzak, Kultura eta Hizkuntza Politika sailaren bitartez, 70.000 euroko dirulaguntza bideratuko du 2025-2026ko 'Artistentzako eta haien ekoizpen artistikoko prozesuetarako baliabide egokien zuzkidura' proiektua partzialki finantzatzeko, Bilboko Udalarekin sinatutako lankidetza-akordio berriaren barruan. Hitzarmena BilbaoArte Ekoizpeneko Zentroa indartzeko eta artisten profesionalizazioa eta haien sorkuntza-prozesuen garapena bultzatzen jarraitzeko helburua du.

Hitzarmenak 70.000 euroko zuzeneko dirulaguntza aurreikusten du Eusko Jaurlaritzaren aldetik, 2025-2026ko "Artistentzako eta haien ekoizpen artistikoko prozesuetarako baliabide egokien zuzkidura" proiektua partzialki finantzatzeko. Ekimen horren aurrekontu globala 160.000 eurokoa da.  

Gaur goizean prentsaurreko bat egin da Bilboko Udaletxean, laguntza instituzionaleko lerro berri hau aurkezteko. Prentsaurrekoan honako hauek hartu dute parte: Gonzalo Olabarria Bilboko Udaleko Kultura eta Gobernantzako zinegotziak; Ibone Bengoetxea lehenengo lehendakariorde eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak; Javier Riaño BilbaoArteko zuzendariak; eta Gorka Martínez BBKko zuzendari nagusiak.   

Era berean, aspalditik BilbaoArterekin lotura duten bi artistak hartu dute parte: Fermin Morenok bilbotarrak eta Juana García-Pozuelok. Biak daude artisten egonaldian gaur egun, eta 2025-2026ko laguntzen proiektuko zuzkiduren onuradun dira. Are gehiago, lehenago ere egonaldi-programaren parte izan dira, eta edizio horietan lagatako obrak BilbaoArtek antolatutako erakusketa kolektiboetan parte hartzeko hautatu dira.

Erakundeen babes estrategikoa

Lortutako akordioaren helburua da artistentzako laguntza ekonomikoen iraupena bermatzea, eta ikasketetarako, etxebizitzarako, azpiegitura teknikoetarako eta aholkularitza profesional pertsonalizaturako sarbidea ziurtatzea. Baliabide-multzo horrek BilbaoArte mundu artistikoaren lehen lerroan kokatzen du Europan, eta sorkuntza garaikiderako erreferentzia-espazio gisa finkatu da duela 27 urtetik hona. 

Horrela, Eusko Jaurlaritzak bat egiten du Bilboko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin eta BBKren lankidetza historikoarekin; izan ere, BBK-k azken urteotan laguntza jarraitua ematen du BilbaoArte Fundazioak garatzen dituen beken, egonaldien eta sorkuntzarako laguntzen programak sustatzen. Konpromiso instituzionala funtsezko elementua da Bilboko, Bizkaiko eta Euskadiko kulturgintzan berrikuntza, tokiko talentua eta jasangarritasuna bultzatzeko.

Talentua sustatzeko laguntzak eta egonaldiak

Gaur egun, 12 artistak jaso dituzte 2025-2026 aldirako laguntzak, hainbat modalitatetako proiektu artistikoak gauzatzeko: estudio bat lagatzea Urazurrutiako instalazioetan; "Silver" laguntza, 50 urtetik gorako sortzaileei zuzendua; eta "EHU" laguntza, unibertsitateko Arte Ederretako Fakultateko ikasleentzat soilik.

Laguntzetan, 14.300 euroko laguntza ekonomikoa eta Bilbon kokatutako bizileku bat sartzen dira, gastu arruntak barne: sarbidea tailerretara, eta tailerreko irakasleek aholkularitza teknikoa ematea, BilbaoArteko lantaldearen akonpainamendu profesionala, eta ikasturtean zehar antolatutako prestakuntza-ikastaroetarako doako sarbidea.

BilbaoArte, sorkuntzagaraikidearen zerbitzurako zentroa

BilbaoArte Fundazioaren helburu nagusia da komunitate artistikoari bere proiektuak gauzatzen laguntzea, azpiegitura espezializatuak, bitarteko teknikoak eta diziplina bakoitzari egokitutako baliabide espezifikoak eskainiz.

Aurtengo deialdiaren helburua, aurreko edizioetan bezala, 2025eko irailetik 2026ko abuztura bitartean hautatutako proiektuak gauzatzen laguntzea da, eta, horrela, erakundeek arte garaikidea sustatzeko eta sorkuntzaren sektorea profesionalizatzeko duten konpromisoa indartzea.