Dantzaldiak La Casillako pabiloiaren barrualdean egingo dira
Dozenaka lagunek gozatu zuten atzo Maran Orkestrak eskainitako betiko klasikoez, udazkeneko aire zabaleko azken hitzorduan
Atzokoa La Casillako kioskoan egindako urteko azken dantzaldia izan zen. Urtero bezala, Bilboko Udalak pabiloiaren barrualdera mugituko du ekimen hau, eguraldi txarrarekin batera. Hala, azaroaren 23tik aurrera, barrualdean egingo dira.
Bilboko Udalak bultzatzen duen ekimen honek plaza hiriko dantza-pistarik handi eta animatuena bihurtu du azken hamarkadetan. Oso hitzordu atsegina da dozenaka lagunentzat, igandero dantzatzera baitatoz, ederto pasatuz pasodobleekin, tangoekin, salsarekin, rumbarekin, jotekin eta herri-kantu arrakastatsuekin.
Adinekoek bereziki baloratzen dute proposamena, aukera baitute taldeka eta bikoteka gozatzeko eta jarduera fisiko atsegina egiteko, zuzeneko musikak lagunduta. Hitzordua igandero egiten da, maiatza eta azaroa bitartean kanpoan, eta neguko asteetan barruan.
Beraz, hurrengo lau igandeetan (azaroaren 23an eta 30ean eta abenduaren 7an eta 14an), Etxetxua pabiloiaren barruan izango dira hitzorduak. Udaberrira arte egingo dira han, abenduaren 21ean (igandea) izan ezik; izan ere, Bertsolaritza Txapelketaren finalaren osteko desmuntatze-lanek espazioa okupatuko dutenez, kanpoko kioskora itzuliko da dantzaldia, salbuespen gisa.
Hurrengo asteetan, abenduaren 28an eta urtarrilaren 4an, ez da saiorik egingo, baina jarduerari urtarrilaren 11n ekingo zaio berriro.
Sarrera librea eta doakoa izango da, 18:00etatik 21:00etara. Hitzordu bakoitzak orkestra bat izango du, giroa animatzeko eta publikoa konpainian dantzatzera gonbidatzeko. Festa-giroko topaketa hauek Bilboko Udalak zahartze aktiboarekin duen konpromisoaren parte dira, eta adinekoen artean jarduera fisikoa, gizarteratzea eta ongizate emozionala sustatzen dituzte.
Hurrengo hitzorduak
Igandeetan Etxetxua plazan
- Azaroak 23: Jamaika
- Azaroak 30: D. Alai
- Abenduak 7: Palmeras
- Abenduak 14:Galea
- Abenduak 21 – Etxetxuko Kioskoa: Jamaika
Saio guztiak 18:00etatik 21:00etara izango dira.
Temas
Más en Bilbao
-
Bilbao será sede en 2026 de los prestigiosos ‘European Museum of the Year Awards'
-
Los hosteleros de Marzana suman 56.000 euros en sanciones por rebelarse contra Costas
-
Kontrataziorako Dirulaguntzen programan parte hartzeko deialdia ireki du Bilbok
-
De las bridas de los grifos al café de comercio justo: la sostenibilidad está en los pequeños gestos