Urtero bezala gaur goizean, irailaren 29an, Miguel de Unamunoren jaiotzaren urteurrenean, omenaldia egin dio Bilboko Udalak. Ekitaldia Alde Zaharrean haren izena daraman plazan egin da, eta bertan izan da Juan Mari Aburto alkatea, lore-eskaintza tradizionalaren buru izanik.

Gaur goizean egin den ekitaldian, Unamunoren senideek eta Udal Korporazioko eta Bilboko gizarteko ordezkaritza batek parte hartu dute, Hiriko pertsonalitaterik unibertsalenetako bat aitortzeko keinu horrekin bat egin baitute.

Unamunoren figuraren inguruko jarduera kulturalak

Bilboko autore ospetsuari eskainiko Egun Instituzionala dela-eta, haren obra zabaldu eta haren bizitza gogoratzeko urtero Udalak antolatzen dituen proposamen kulturalen barruan kokatzen da hitzordua. 2025ean, Miguel de Unamunoren jaiotzaren 161. urteurrena ospatzen da, eta 100 urte ere bai Hendaiara iritsi zenetik (1925eko abuztuaren 22an), Hiriko bizilagun ospetsuaren bost urteko erbestealdiaren hasiera markatzen duen mugarrietako bat. Beti izan zuen oroimenean bere hiria, eta horrela jasotzen du idatzietan.

Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian kontzertu lirikoa eskainiko du gaur arratsaldean, 19:00etatik aurrera, Duo Arcadia taldeak, Ines Cortes sopranoak eta Yonatan Sanchez konpositore eta piano-jotzaileak osatutakoak. “Mundu osoa Bilbo handiago bat da” lanean, Unamunoren hainbat poema musikatu interpretatuko dira, eta, aldi berean, bertsoak proiektatuko dira, ikusleek irakurketan zein musika-interpretazioan jarraitu ahal izan ditzaten.