San Ignazio auzoko Zarandoa etorbidean dagoen arraunketako udal-pabiloiak itxura berria dauka. Aste honetatik aurrera, 22 metroko luzera eta 4 metroko altuera duen Bea Aparicio artista bilbotarraren horma-irudi handia ikus daiteke.

Lan honek eraldaketa-, bizikidetza- eta itxaropen-mezuak helarazten ditu, etorkizun inklusibo eta osasungarri baterantz eta bere sustraiekin lotuta dagoen hiri batekin lerrokatuta.

Horma-irudi berrian arrauna da protagonista, eta, aldi berean, Bilboko industria-ondarea eta hiri- eta gizarte-eraldaketa omendu nahi ditu. Hain zuzen ere, kirol-, natura-, hiri- eta gizarte-elementuak erabiltzen ditu, lurraldean sakon errotutako historia bisuala kontatzeko. Hala, irudian, hainbat pertsona ageri dira elkarrekin arraunean, aniztasunaren eta batasunaren sinbolo gisa. Irudi inklusibo horrek azpimarratzen du kirolak laguntzen duela kultura- eta gizarte-oztopoak gainditzen. Irudikatutako animaliek, ordea, hainbat hamarkadatan itsasadarrean egindako berroneratze ekologikoko ahaleginari keinua egiten diete, eta ingurumena zaintzea ere aurrerapenaren parte dela gogorarazten dute.

Bea Aparicio artistari buruz

Bea Aparicio Bilbon bizi eta bertan lan egiten du, eta Arte Ederretan lizentziatua da EHUn. 2008az geroztik, irakasle eta ilustratzaile lanetan dihardu. Muralista lanetan, Bilboko Udalak sustatutako Iturri Arte Bidea proiektuan parte hartu du, bai eta Bizkaiko Foru Aldundiko Berdintasun Sailarekin eta Bilboko Guggenheim Museoarekin egindako hainbat proiektutan ere.