Bilboko Udalak azken izenak gehitu dizkio Aste Nagusiko kontzerguen kartelari. Jaietako lehenengo gauean, abuztuaren 16an, larunbatean, Olatz Salvador eta Maren euskal artistak Kai Nakairekin batera igoko dira Abandoibarrako agertokira, 23:30etik aurrera.

Olatz Salvadorrek, ñabarduraz beteriko bere musika estiloagatik ezaguna, 2024an estreinatu zuen bere lanik berriena, "Zainak Eman", orain arteko elektronikoena; "Haragi bizitan" eta "Azken eguzki printzak" dira horien abesti batzuk. Maren artista bilbotar gazteak, bere aldetik, bere bigarren LPa estreinatu zuen 2024an, "Qué lástima", "Amaiera (Lo Que Te Espera)" eta "Corre, que el Rayo no te parta" singleekin.

Biek parte hartuko dute, abuztuaren 16an, larunbatean, Abandoibarrako kartela irekiko duen kontzertuan. Musika-programazioko bi agertokiko handienetako bat da espazioa, eta horren programazioa honako artista hauek osatuo dute: Janus LesterDuplarekin batera; Coque MallaSorotan Bele, Bilboko Udal Musika Bandarekin batera; Mocedades eta Bilbao Orkestra Sinfonikoa (BOS); Alcalá NorteShinova eta Linaje.

Bestalde, Europa Parkeak, abuztuaren 20tik (asteazkena) 23ra (larunbata) bitarteanRozalén eta Gatiburen emanaldiak (Gaztea-ren eskutik) eta Los 40 Sessions Aste Nagusia eta Fiestazo Megastar ikuskizunak hartuko ditu. Azken horretan, DJ eta artista ezagunak izango dira, hala nola, Nils Van Zandt, Chema Rivas, Kuve eta J Kbello.

Abandoibarrako agertokiak eta Europa Parkea, Aste Nagusiko gauetan protagonista, estilo eta gustu guztientzako musika entzungo den 9 guneetako bi dira.

Kontzertuen egitaraua

Abandoibarra

  • Hilak 16, larunbata, 23:30ean: Kai Nakai + Olatz Salvador + Maren
  • Hilak 17, igandea, 23:30ean: Janus Lester + Dupla
  • Hilak 18, astelehena, 23:30ean: Coque Malla
  • Hilak 19, asteartea, 23:30ean: Bilboko Udal Musika Banda + Sorotan Bele
  • Hilak 20, asteazkena, 23:30ean: BOS + Mocedades
  • Hilak 21, osteguna, 23:30ean: Alcalá Norte
  • Hilak 22, ostirala, 23:30ean: Shinova
  • Hilak 23, larunbata, 23:30 horas: Linaje

Europa Parkea

  • Hilak 20, asteazkena, 00:00etan: Rozalén
  • Hilak 21, osteguna, 00:00etan: Gatibu -Gaztearen eskutik-
  • Hilak 22, ostirala, 00:00etan: Los 40 Sessions Aste Nagusia, Dani Moreno “El Gallo”-rekin eta DJ David Álvarez-ekin

Hilak 23, larunbata, 00:00etan: DJ Megastar FM (Cadena 100), Nils Van Zandt, Chema Rivas, Kuve y J Kbello artistekin