Martxan da FANT jaialdiaren edizio berria. Ostiral honetan, maiatzaren 2an, hasiera eman zaio Campos Eliseos Antzokian egindako gala batean Bilboko Zinemaldi Fantastikoari.

Ekitaldian erakundeetako eta kulturaren munduko ordezkari batzuk izan dira, besteak beste, Gonzalo Olabarria Kultura eta Gobernantza zinegotzia; Amaia Domingo FANTeko zuzendaria; Eugenio Puerto FANTeko programatzailea; Eva Llorach aktorea eta Daniel Monzon zuzendaria, Ohorezko FANT Sariak; eta "Hallow Road" filmaren zuzendaria, Babak Anvari.

Galan Eva Llorachek eta Daniel Monzonek jaso dute edizio honetako Ohorezko FANT Sariak, Gonzalo Olabarria eta Amaia Domingoren eskutik, hurrenez hurren. Saturnino García aktoreak, Ohorezko FANT saria jasoko du datorren maiatzaren 9an, ostirala, BBK Aretoan egingo den itxiera ekitaldian.

Eva Llorachek Goya saria irabazi zuen 2019an, aktore errebelazioako kategorian, "Quién te cantará" filmean egindako lanagatik. Bere filmografiaren artean, "Diamond Flash", "Magical Girl" eta "El instinto" nabarmentzen dira, Juan Albarracínek zuzendua eta FANT 2025eko Sail Ofizialean lehiatzen dena. Film hau bihar, maiatzak 3, ikusi ahal izango da 22:15ean Azkuna Zentroko Auditorioan. Era berean, Sail Ofizialean ere proiektatuko den "Angulo Muerto" film laburrarean parte hartu du, eta "Elite" edo "Los pacientes del Doctor García" telesail arrakastatsuen protagonista izan da.

Daniel Monzón kazetaria eta zinema-kritikaria izan zen zuzendari gisa hasi aurretik, eta zazpi film zuzendu ditu orain arte. 1999an egin zuen debuta, "El corazón del guerrero" filmarekin. Amsterdamgo Fantasiazko Zinemaren Jaialdiko bi sari eskuratu zituena, Montrealeko (Kanada) Fant–Asia Zinemaldian Nazioarteko Film Onenaren Saria eta Fantasiazko Film Onenaren Saria Portugaleko Fantasporto Zinemaldian. Film horren emanaldi berezia eskainiko da FANT 2025ean (maiatzak 3, ikusi ahal izango da 12:00etan Azkuna Zentroko Auditorioan). 2009an "Celda 211" zuzendu zuen, beharbada bere lanik ezagunena eta zortzi Goya sari irabazi zituena, pelikula onenarena, zuzendari onenarena eta gidoi egokitu onenarena barne. "El niño" izeneko bere beste film batek Goya sarietarako hamasei izendapen jaso zituen, eta bere azken lana, "Las leyes de la frontera", sei ataletan izendatuta egon zen Estatuko zinemaren sari nagusietan.

Galaren ostean, publikoak "Hallow Road" Babak Anvarik zuzendutako filma ikusi ahal izan du, baita "FANT Laburrean Euskal Filmak" Sail Ofizialean lehiatzen diren hamar euskal film laburrak ere.