Atzo goizean, apirilaren 30ean, Azkuna Zentroko Bastida Aretoak FANT Fantasiazko Zinemaren 31. edizioa aurkezteko prentsaurrekoa jaso zuen. Bertan lehiatuko diren hamar film laburrak eman ziren ezagutzera, euskal film laburrei eskainitako sailaren barruan. Gonzalo Olabarria Bilboko Udaleko Kultura eta Gobernantzako zinegotziak eta Amaia Domingo Zinemaldiko zuzendariak FANTek urtero egiten duen tokiko talentuaren aldeko apustuari balioa eman diote, Sail Ofizialean FANT Laburrean – Euskal Filmak izeneko espazio batekin.

Topaketan Sail honetan parte hartu duten film laburren zuzendariak egon dira: Elixabet Nuñez ("A-Maniki"); Daniel Alegrete ("Una carroña"); Laura Guerricaechevarría ("Deja de hablar"); Aitzol Saratxaga ("Ehiza"); Izibene Oñederra ("Etorriko da (eta zure begiak izango ditu"); Xanti Rodriguez ("Gizaki"); Lander Castro ("Hotz"); Eneko Muruzabal Elezcano ("Planetagatik"); Igor Salutregi Gabiola ("Presencia") eta Gastón Haag ("Tragedium").

FANT Laburrean – Euskal Filmak

Hautatutako dira hautatutako lanak, 4 euskaraz eginak"A-Maniki" (2025, Elixabet Nuñez); "Una carroña" (2024, Daniel Alegrete); "Deja de hablar" (2024, Laura Guerricaechevarría); "Ehiza" (2024, Aitzol Saratxaga); "Etorriko da (eta zure begiak izango ditu" (2024, Izibene Oñederra); "Gizaki" (2024, Xanti Rodriguez); "Hotz" (2024, Lander Castro); "Planetagatik" (2024, Eneko Muruzabal Elezcano); "Presencia" (2024, Igor Salutregi Gabiola) eta "Tragedium" (2024, Gastón Haag).

Ikusleek hamar lan hauetaz gozatu ahal izango dute ostiralean, maiatzak 2, gaueko 22:30etan, Campos Elíseos Antzokian, FANT 2025 ofizialki hasten den inaugurazio emanaldiaren ondoren.

Euskarazko film labur bat ekoizteko proiektu onenaren saria

Ikus-entzunezko sorkuntzari laguntzea da FANT Fantasiazko Zinemaren Jaialdiaren helburuetako bat, bereziki euskaraz egindako lanak, Bilboko 2023 – 2033 Kultura Plan Estrategikoaren ildo estrategikoetan jasotzen den bezala. Horregatik, FANTek bigarren urtez bultzatzen du euskarazko fantasiazko film labur bat ekoizteko proiektuak sustatzeko deialdia.

Aukeratutako proiektuek 5.000 euroko saria jasotzeko aukera dute, film labur bat ekoiezpena errazteko.

Zinemaldiaren esparruan, parte-hartzaileek beren proiektua aurkeztu eta defendatuko dute publikoari irekitako saio batean, horretarako izendatutako epaimahai espezializatu baten aurrean.

Diru-zuzkidura

FANT Laburrean Sail Ofizialeko film labur onenaren eta euskal film labur onenaren epaimahaiak 3.000 euro eta 2.500 euro emango ditu, hurrenez hurren. Bestalde, sail bereko film labur onenaren publikoaren saria 3.000 eurokoa da eta "Panorama FANTastikoa" Saileko film labur onenarena, berriz, 1.750 eurokoa. Euskarazko film labur bat ekoizteko aukeratutako proiektuak 5.000 euroko saria jasoko du.

Gainerako sari guztiak ohorezkoak izango dira eta oroimenezko garaikur bat izango dute lagun.

Sarrerak eta abonua

  • Inaugurazio-saiorako eta euskal film laburren saiorako sarrerak Campos Antzokian erosi ahal izango dira, bakoitzak 5 euroko prezioan, eta amaierako galarako eta palmaresaren proiekzioetarako sarrerak BBK Aretoan prezio berean.
  • Azkuna Zentroko Auditorioan eta Golem Alhóndiga zinemetako 1 aretoan programatutako emanaldietarako sarrerak ere salgai egongo dira 5 euroren truke.
  • Sarrerak apirilaren 16tik aurrera erosi ahal izango dira, 4 euroko prezioan, baldin eta Cine Club FAS, Azkuna Zentroa, El Correoko harpideduna edo Club Campos Elíseoseko txartela baduzu.
  • Golem Alhóndiga zinemetako 2. aretoan sartzea doakoa izango da lekua bete arte.​