Bilbao Arenara joateko zerbitzu berezia eskainiko du Bilbobusek gaur
Behin-behineko linea hori Plaza Biribilaren ingurutik irtengo da
Bilbao Basketek etxeko partidak jokatzen dituenean egin ohi duen bezala, Bilbobusek zerbitzu berezia eskainiko du larunbat honetan, martxoaren 15ean, Bilbao Arenan ospatuko den Dani Fernández abeslariaren kontzertua ikustera joango diren milaka eta milaka pertsonen garraioa errazteko. Behin-behineko linea hori Plaza Biribilaren ingurutik Miribillarako bidea egingo du. Ekimen horrekin Bilboko Udalak garraio publikoaren erabilera sustatu nahi du, kotxea hartzen saihesteko.
Horrela, Dani Fernández-en kontzertua dela eta, gaueko 21:00etan, E7 linea 10 minuturo abiatuko da Plaza Biribiletik kontzertua hasi baino ordubete lehenagotik Bilbao Arenara (hau da, 20:00etatik) eta ekitaldia amaitzean.
Bestalde, kontzertuaren ondorengo minutuetan, G5 autobus-lineak ibilbidea aldatuko du, erabiltzaileak hiriko beste alderdi batzuetara garraiatzeko zerbitzua bizkorrago emateko. Horretarako, Askatasuna/Parkean beste geltoki bat egingo du Zabalburu/Hurtado Amezaga norabidean.
Bilboko Udalak gogoratu nahi izan du Bilbobus ez dela garraio publikoaren aukera bakarra. Horregatik, Bilboko Udalak gogorarazten du Bilbao Arenatik 500 metroko inguruan badirela metro-, tren- edo tranbia-geralekuak, hiriko auzo guztiekin eta hurbileko herriekin konektatuta daudenak. Gainera, taxi-geraleku bat ere jarri da Askatasuna etorbideko 11 zenbakian.
Erabiltzaileek informazio gehiago eskura dezakete Bilbobusen geralekuetan, 010 informazio-telefonora deituz edo Bilboko Udalaren webgune ofizialean, Bilbobusen atarian.
Temas
Más en Bilbao
-
Bilbao dispondrá de 1.500 pases para conocer a Olentzero y Mari Domingi en el Arriaga
-
Bilbao aprueba en un pleno urgente una ampliación de capital de 10,67 millones a BioArtigas
-
La ZBE de Bilbao conlleva la reducción del tráfico en todos los distritos salvo en uno
-
Un sueño hecho realidad – Laster arte