Astearte honetan arratsaldean, urriaren 22an, Bilboko La Fundición aretoak ekitaldi berezi baten antzezpena jaso zuen. Bertan, La Cocina beteranoen euskal konpainiak 'Calla y come' izeneko antzezlana eskaini zuen hainbat ikusleren aurrean. Ekimen hori BAD - Antzerki eta Dantza Garaikidearen jaialdiaren barruan garatu zen.
'Calla y come' pertsonak mugitzen dituen horretan sakontzeko bidaia proposatzen du, hauskortasunaren bidez gizakiaren alderik jatorrena nola sortzen hasten den erakusten saiatuz. Obra BADen 2010eko edizioan estreinatu zen eta Huescako 2011ko Nazioarteko Antzerki eta Dantza Azokan Antzerki Ikuskizun Onenaren saria jaso zuen. Horrez gain, 2012ko MAX Sarien Ikuskizun Berri Onenaren Sarirako finalista ere izan zen.
La Cocina euskal konpainia beteranoa da eta, bere muntaiekin, etengabeko zalantza eta erantzunik gabeko galderak islatu nahi ditu, umorearen, nahasmenduaren eta publikoarekiko elkarreraginaren bidez.
BAD Bilbao jaialdiak urriaren 27ra arte jarraituko du eta bere egitarauak 8 estreinaldi izango ditu Euskadin eta 6 erabateko estreinaldi, aurtengo egoitzetan aurkeztuko direnak: Bilborock, Harrobia, La Fundición, Museo de Arte Sacro eta Campos Antzokia.
Hamar eguneko programazioan zehar, Jaialdiaren XXVI. edizioak 19 konpainia ezberdinen 22 emanaldi eskaintzen ditu, horietatik 9 Euskal Herrikoak, 8 Estatukoak eta 2 nazioartekoak (Frantzia eta Portugalekoak). Ikuskizun bakoitzerako sarrerak leihatilan eros daitezke, 10 euroren truke, emanaldiaren egunean bertan edota BAD Bilbao jaialdiaren webgune ofizialean.