Bilboko Udalak martxan jarri ditu 'Adinekoentzako osasuna' tailerrak
Urriaren hasierarekin batera, Bilboko Udalaren Osasun eta Kontsumo sailak adinekoen bizimodu aktiboa garatzea ahalbidetzeko eta bizi-kalitatea hobetuko duten osasun-ohitura osasungarriak sustatzen laguntzeko 'Adinekoentzako osasuna' izeneko tailerrak jarri ditu martxan. Guztira, 2025eko ekainera bitartean, 99 tailera eskainiko ditu programa horren barruan.
Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotzi Álvaro Pérezek adierazi duenez, helburua da "adineko pertsonen artean bizi-ohitura osasungarriak sustatzea, ariketa fisikoak dakartzan onuren bitartez, eta, era berean, pertsona horien mugikortasunean segurtasuna hobetzen laguntzea, horrela errazagoa baita norberaren autonomiari eustea”.
Gainera, Álvaro Pérezek esan duenez, "urtean 9 hilabetez gauzatzen den programak eragin positiboa du parte hartzen duten adinekoen alderdi psikologikoan, jarduera horiek gauzatzean elkarreragin soziala sustatzen baita".
1.820 lagunek hartuko dute parte antolatutako 99 tailerretan, eta zenbait motatako jarduerak egingo dituzte. Hala nola: ariketa fisikoko saioak, astero, parte-hartzaileen adinera egokituta eta profesionalek zainduta; elikadura osasuntsuari buruzko hitzaldiak; osasun-sustapenaren alorreko kanpainak, adinekoen interesekoak diren gaiei buruz (erorikoen prebentzioa, adibidez), eta adinekoek sozializatzeko jarduerak (udaberriko jaia edo kalean, itsasadarren ertzetan, jarduera fisikoa egitea, esaterako).
Iaz 99 tailer egon ziren, eta, guztira, 1.630 adinekok hartu zuten parte (1.474 emakume eta 156 gizon). Jarduera fisikoa Udalaren 18 lokal eta zentrotan egin zuten, bizilekutik hurbil, urtarriletik ekainera eta urritik abendura bitartean.
Saiootan parte hartzeko taldeak eratuta daude jada, baina itxarote-zerrenda bat zabaldu da izena eman nahi dutenentzat, lekuren bat hutsik geratzen bada.
Ibiltarien sarea eta parke bio-osasungarrien dinamizazioa
Programan garatutako jardueren osagarri gisa, eta adinekoentzako ohitura osasungarriak sustatzeari dagokionez, Bilbon adineko askok hartzen dute parte ibiltarien 17 sareetan eta udalerriko zortzi barrutietako parke bio-osasungarrietan.
Iaz, adineko ugarik hartu zuen parte ibiltarien sareko ibilbideetan. 180 saio egin zituzten, eta, guztira, 5.643 lagun (4.169 emakume eta 1.414 gizon) bildu zituen ekimenak. Ibiltarien sareak bost maila ditu, distantziaren, iraupenaren, desnibelaren eta lur motaren arabera, eta adinekoek ibilbide errazenak egin ohi dituzte. Orokorrean, jarduerak harremanetarako eta sozializatzeko ematen duen aukerak erakarrita etortzen dira.
Parke bio-osasungarrien dinamizazioari dagokienez, 102 saio egin ziren aire zabalean, eta 973 lagunek hartu zuten parte (gehienak, adinekoak).
Adinekoentzako kalisteniako 9 saio egin dira, maiatzean eta ekainean, eta 81 pertsonak hartu du parte.
Temas
Más en Bilbao
-
Hasta 17 millones para que los bizkaibuses circulen hasta medianoche
-
Bizkaibus reforzará los servicios en las comarcas y descongestionará Bilbao
-
Un recuerdo de la final de Bilbao: "Para que lo tiren me lo llevo para un amigo"
-
"Los hoteles no vivimos de la facturación de un solo día, queremos que vuelvan"