Euskalduna Jauregiak ‘Euskalduna Nagusia’ programa aurkeztu du Aste Nagusirako
Ostiral honetan goizean, ekainaren 28an, Bilboko Aste Nagusiaren programazioaren barruan sartuko den 'Euskalduna Nagusia' egitaraua aurkeztu dute. Ekitaldian Euskara, Kultura eta Kirol foru diputatu Leixuri Arrizabalagak eta Euskalduna Bilbaoko zuzendari nagusi Iñigo Iturratek hartu dute parte.
Euskalduna Bilbao Auditoriumak 'Ghost, el musical' ikuskizunaren itzulera hartuko du. Musikal hau duela lau urte hasi zen lekura bueltatuko da, zirkulua itxi eta estatu mailako antzoki enblematikoenetatik pasatu ostean David Bustamante protagonista duelarik birari arrakastatsuari amaiera emateko. Hau da Aste Nagusia 2024ren programazio berezia abian jartzeaz arduratzen den muntaia, ia hilabete osoko kultur egutegia, abuztuaren 17tik irailaren 8ra.
Publiko guztiak hartzen dituen programazioa
Euskalduna Bilbaoren publiko guztiak hartzen dituen programazioak bost ikuskizun ditu: ‘Ghost, el músical’; ‘Euskalduna Klub - Al fin del camino’, Urban Hall-a musikaz, dantzaz eta umorez betetako kabaret bihurtuko duen duen Hortzmugaren azken muntaia; ‘Bilbao 1984 - Una asunto de txapelas’ lanaren estreinaldia, antzerki ekoizpen bizkaitarra; ‘Una semana nada más’ komedia eta ‘DIVAS, el poder de la música’ ikuskizuna, Israel Reyes antzerki zuzendari eta ekoizle ezagunak zuzenduko duena. Gainera, haurrek ere Biltzar eta Musika Jauregiaren barrualdea jolasean ezagutzeko aukera izango dute, ‘Anbotoko Mari eta bale ehiztaria’ lagun dituztela.
Leixuri Arrizabalaga Euskera, Kultura eta Kirol diputatuaren hitzetan Aste Nagusiak argi erakusten dau kultureak zubi moduan balio leikela personak batzeko, eta poz, hausnarketa eta konexinorako momentuak eskaini. Diputatuak aldarrikatu duenez, ekitaldi bakotxak, ikuskizun bakotxak eta horma honeen artean alkarregaz egindako barre bakotxak gogora ekarten deuskue ze inportantea dan dibersidade kulturala jagotea eta sustatzea. Topaketa horreetan ehuntzen dira lotura sendoenak, ideek korriduten dabe eta konpartiduten dira, eta denporan dirauen gomutapenak sortzen.
Bizkaiko eta beste lurralde batzuetako pertsona guztiak gonbidatu ditu Euskalduna Bilbaok egingo dauzan jardueretan parte hartzera. Eta gogoratu du ’Euskalduna Nagusia’ ez da bakarrik egitarau bikain batez disfrutetako deialdia, zeozer handiago baten parte izateko deia be bada: kultureak batutako gizarte baten parte izatekoa. Esperientzia horreetan murgiltzean, olgau ez ezik, aberastu egiten gara persona eta lurralde moduan be. Horregaitik, funtsezkoa da konektetan eta alkarregaz hazi eragiten gaituen ekitaldi kulturalak babesten eta hareetan parte hartzen jarraitzea.
Iñigo Iturrate Euskalduna Bilbaoko zuzendariaren Iñigo hitzetan, Euskaldunak Aste Nagusi asko bizi izan ditu 25 urte hauetan zehar, baina beti helburu berdinarekin: kalitatezko kultura eta ikuskizunak eskaintzea, askotarikoak eta barreak eta umore onaz gain, hausnarketa sozialez eragiten dituztenak. Aurten ere, nola ez, gonbidapen tentagarria luzatzen dizuegu 'Euskalduna Nagusia' lelopean, publiko, gustu eta umore guztientzat. Abuztuaren 16tik irailaren 8ra Euskalduna Bilbaora etortzera animatuko zaituzten programazioa prestatu dugu. ‘Ghost, el musical’, ‘Eukalduna Klub - Al fin del camino’, ‘Bilbao 1984’, Made In Bizkaia komedia, ‘Una semana nada’, ‘DIVAS, El poder de la música’ eta txikientzako bisita antzeztuak Anbotoko Mari eta balea ehiztari batekin... Musika, antzerkia, kabareta, festa... Guzti hau km 0 programazio batean, askotarikoa, umorez beterikoa eta hausnarketa soziala bultzatzen duena.
Temas
Más en Bilbao
-
Bilbao luce otro verano de repunte turístico, cada vez más internacional
-
Dos influencers de Bilbao, entre los cien mejores del Estado según Forbes
-
Los bilbainos lo tienen claro: elegirían a este personaje para compartir coche en BlaBlaCar
-
La producción 'Confeti. El regreso' celebra sus últimas funciones en la Sala BBK de Bilbao