Herritarren artean euskararen erabilera sustatu nahian eta aurreko edizioek izan duten harrera bikaina kontuan izanda, Bilboko Udalak martxan jarriko du, Bilboko Euskaltegien Sarearekin batera, Darabilbo programaren edizio berri bat, azaroan zehar garatuko dena. Ekimen hau euren euskara maila hobetu nahi dutenentzat edota besterik gabe euskaraz gozatu nahi dutenentzat bideratuta dago, eta adin zein gustu guztietarako ekintzaz ostatutako egitaraua dauka.
Hala, Darabilbo programak jarduera hauek eskainiko ditu urian azaroan zehar:
- Osteguna, azaroak 9, 19:00. Bilboko Berbalaguna hasteko ekitaldia Xaken.
- Osteguna, azaroak 16, 09:30. Tupper Sex Zorrotzako AEKn.
- Astelehena, azaroak 20, 18:00. BBKateak Arte Ederren Museoan.
- Asteazkena, azaroak 22, 17:00. "Txokolatearen mundua", Mikel Ugarrizarekin, Indautxuko AEKn.
- Ostirala, azaroak 24, 10:30. BBKateak Arte Ederren Museoan.
- Astelehena, azaroak 27, 15:30. Argazkigintza-tailerra Asier Arroitarekin Botikazar Institutuan.
- Asteartea, azaroak 28, 15:30. Argazkigintza-tailerra Asier Arroitarekin Botikazar Institutuan.
- Asteazkena, azaroak 29, 19:00. Zifrei eta zenbakiei buruzko hitzaldia José Ramón Etxebarriarekin Santutxuko Udaltegian.
Eskaintza osoa eta informazio gehiago darabilbo.eus webgunean.
Darabilbo programa
Darabilbok 2013an ekin zion bere ibilbideari, askotariko jardueren programa batean oinarrituta, urteko hilabete guztietan (uztailean eta abuztuan izan ezik) eta hiriko barruti guztietan taldean egiten direnak. Parte hartzeko baldintza bakarra da Darabilboren webgunean izena ematea eta 16 urte beteta izatea (familiako jardueretan izan ezik).