Salgaien garraioa egokia den begiratzeko kanpaina abiaraziko du Bilboko Udaltzaingoak
Aurrera darrai Bilboko Udaltzaingoa trafikoarekin erlazionatutako kanpainekin. Joan den astean ibilgailuen abiadura kontrolatzeko kanpaina garatu zuen uriko bideetan, gidarien zein oinezkoen segurtasuna bermatu nahian, eta duela bi aste gidatu bitartean gailu elektronikoen erabilera zaintzeko kanpaina eraman zuten aurrera, beste askotan bezala. Bada, oraingo honetan, egitasmo berri bati ekingo diote.
Hala, bihartik, urriak 30, azaroaren 5era, hau da, astelehenetik igandera bitartean, Bilboko Udaltzaingoak salgaien garraioa zaintzeko eta kontrolatzeko kanpaina izango du abian Euskadiko Bide Segurtasunerako eta Mugikortasun Segururako Plan Estrategikoaren barruan dago ekimen hau eta helburu bi izango ditu.
Trafikoari buruzko Legeari dagokionez, Udaltzaingoak egiaztatuko du gidariak gidatzen duen ibilgailurako gidabaimena duela, eta, horrez gain, asegurua indarrean duela eta ibilgailuaren baldintza tekniko egokiak, hala nola, IAT gainditu duela.
Bestalde, udaltzainek Garraio Antolamenduaren Erregelamenduan xedatutakoa beteko dute salgaiak garraiatzen dituzten ibilgailuak kontrolatzeko eta zaintzeko. Hiru ezaugarri hauek egiaztatuko dituzte udaltzainek:
- Garraio-jarduerarako baimena, gidaldiak eta atsedenaldiak.
- Gidariaren lanbide-gaikuntza.
- Salgaiak garraiatzeko baldintzak betetzea, produktu galkorrei, izoztuei eta abarrei dagokienez.
Bilboko Udaltzaingoak 2022an egindako horrelako kanpainetan, honako datu hauek lortu ziren:
- Kontrolatutako ibilgailuak: 372
- Arau-hausteen kopurua: 5
Temas
Más en Bilbao
-
Fiesta total del rugby en Bilbao: Ulster y Montpellier toman San Mamés en una previa ejemplar
-
El Universitario Bilbao Rugby se vuelca con las finales de San Mamés
-
Ingeniería de precisión en la ría: la pasarela ‘All Iron’ encara su fase más compleja con el montaje de su primer tramo
-
En imágenes: Alfavisa presenta los nuevos SUV de Omoda y Jaecoo