Síguenos en redes sociales:

Musikak hartuko du protagonismoa datorren astean Bilboko Udalaren kultur-agendan

Astero bezala, Bilboko Udalak ezagutzera eman du datorren astean eskainiko dituen kultur-jardueren egitaraua. Hala, astelehen honetatik igandera bitartean dagoeneko ohikoak diren Expodistrito edo Bilboko Zirkuituaz gain, musikarekin erlazionatutako Mila Musika Haria eta Bazter Fest jaialdia bezalako ekitaldiez gozatu ahal izango dute ikusleek.

Arte eszenikoak

Bilboko Zirkuitua

Bizkaiko hiriburuko eta inguruko antzerki taldeen jarduera sustatzen duen udal ekimena da Bilboko Zirkuituta. Programa hau aukera bat da sortzaile eta antzerki-talde berriek beren lanak ikusleen aurrean antzeztu eta antzezteko aukera izan dezaten.

  • Azaroak 2, 19:00etan. San Frantziskoko Udaltegia. Arimaktore - Siempre juntos
  • Javiren urtebetetzea da. 35 urte bete ditu, eta hara zelako jendetza batuko den urtebetetze-ospakizunera: zero pertsona. Kandelei putz egin eta guraria bete dadin eskatzeko orduan, ostera, Pintxo agertu zaio ondoan, bere haurtzaroko lagun irudimenezkoa. Ez da hori Javik eskatutakoa zehazki, baina, orain, ez du beste aukerarik izango: aurre egin beharko die oroitzapenei, bakardadea berak hautatua ez zenekoei.

Erakusketak

Expodistrito

Aldi baterako erakusketen zikloa da, eta hainbat auzotako Udaltegietan honako aukera hauek eskaintzen jarraitzen du:

Aste osoan:

  • Otxarkoagako Udaltegia - Bizkaiko Eskultoreak - Burdinezko Lurra
  • Burdinaren, zuraren eta harriaren lurraldea; eskultura solidoa, soilaren eta sendoaren lurraldea, baina baita munduari eta garai berriei irekia ere. Hori dela eta, Bizkaiko hogeita hamar eskultore baino gehiagok beren sorkuntzak, hizkuntza berrituak dituzten lan berriak, material eta estilo berriak aurkezten dute.
  • Errekaldeko Udaltegia - Carsarte - Arte digitala
  • Carsarte pintura eta arte digitaleko lehiaketa bat da, artearen eta teknologiaren arteko harreman artistikoa sustatzea helburu duena. Erakusketa honetan, saritutako 3 lanak eta epaimahaiak hautatutako beste 7 erakusten dira.
  • Begoñako Udaltegia - Andoni Lubaki Ucrania: La Vieja Guerra de la Nueva Era - Argazkigintza
  • Urretxu, 1982. Argazkilari independentea, ezaguna dena mundu osoko gatazka-eremuei buruzko erreportajeak egiten dituelako; komunikabide garrantzitsuetan argitaratzen ditu bere lanak eta hainbat sari lortu ditu. 2014az geroztik, aldian-aldian Ukrainara joaten da, eta zuri-beltzeko argazkien erakusketa hau sortu du, gatazka giza ikuspegitik kontatzeko. Bere lanak egungo egoeraren irakurketa kritikoa egiteko balio du.
  • Abandoko Udaltegia - Guerra Zibila Bilbon: atzera begirada - Argazkigintza
  • Bilbao Izan udal programak, 2023an, Gerra Zibilaren gaia jorratu du Bilbon. Hartara, hainbat ekimen garatu ditu gerraren eta hirian izan zituen ondorioen memoria historikoa indartzeko. Testuinguru horretan, argazki-erakusketa hau aurkezten dugu, Bilboko Udal Artxiboaren, Gipuzkoako Artxibo Orokorraren eta Espainiako Liburutegi Nazionalaren ekarpenei esker osatu da.

Azaroaren 2tik aurrera

  • Santutxuko Udaltegia - Isidoro Cereceda Grijalba. Rincones De Una Isla. Akuarela zuri-beltzeko argazkiaren gainean
  • Isidoro Cerecedak, irudiaren profesionalak, bai publizitatekoak, bai erretratukoak, bai paisaiakoak, Kubari buruzko argazki-proiektu hau aurkezten du. Karibeko uharteko paisaien kontraste handiak kromatismo berezia eta erakargarria hartzen du erabilitako teknikarekin.
  • San Ignazio-Ibarrekolanda Udaltegia - Ruben Gómez Arroyo - Argazkigintza
  • Argazkilari gazte honek leku ezkutuekiko eta misteriotsuekiko grina erakusten digu; xehetasunak eta fauna erakusten dizkigu, gure irudimenarekin jolastuz. Kolore deigarrien eta tonu ilunagoen arteko kontrasteak sentsazio eta ilusio optikoen mikrokosmos batean murgiltzen gaitu.
  • Castaños Udaltegia - Amaia Hernández Barcena - Airea - Argazkigintza
  • “Erakusketak bi aldi ditu”, dio artistak, “Lehena etxean sartuta dago, eta eguneroko bizitzako istorioak modu sortzaile eta dibertigarrian bihurtzeko erronka du. Argazki horiek formatu txikian eta lauki-formatuan aurkezten dira, konfinamenduaren metafora gisa. Bigarren aldia naturara irtetea da, pasealekuetara, itsasora eta AIRERA ateratzea, letra larriz: argazki handituak eta markoan jarriak”.

Literatura

Bidebarrieta Kulturguneak, Bidebarrietako Liburutegiko kultura, literatura eta zientzia garatzeko eta sustatzeko guneak, honako hitzordu hauek hartuko ditu aste honetan

  • Urriak 30, 19:00etan Bidebarrietako Areto Nagusian. Bidebarrieta Kulturgunea, Ángela Figueraren Omenezko Eguna Instituzionalarekin bat egiteko, eta Xelo Candel irakasleak Ángelaren eta Max Aub idazlearen arteko korrespondentzia argitaragabeari buruzko hitzaldia emango du. Ekitaldi hau Joxerra Zabala UPV/EHUko irakasleak aurkeztuko du.
  • Urriak 31, 19:00etan Bidebarrietako Areto Nagusian. “Gaurkotasunarekiko Topaketak”, Dani Álvarezek eta Mikel Reparazek gidatutako zikloa, ziberdelinkuentzia ardatz izango duen hitzaldian, Javier Zaragoza Tejada auzitegi Goreneko fiskal eta ziberdelikuentzia delituen ikerketan aditua denak hartuko du parte.
  • Azaroak 2, 19:00etan Bidebarrietako Areto Nagusia. Emakumeek zientzia egiten dute zikloaren beste edizio bat egingo da, emakumearen paradigma eta zientzia ikuspegi desberdinetatik jorratzen duen zikloa.

Musika

Mila Musika Haria

Hastear da Mila Musika Hariaren XIV. edizioa, gitarrak eta harizko beste instrumentu batzuk protagonista dituzten kontzertuen zikloa.

  • Azaroak 3, 19:00etan. Bertendona Institutoan. Olatz García Ergüin Sextet - The standards of my childhood
  • Olatzek haurtzaroko jazz estandarren errepasoa egingo du, joera berrietara irekitako estiloko ikuspegi garaikidearekin, beti jazz abeslari klasikoen ondarea mantenduz. Proiektu hau ez zen inoiz posible izango Miguel Salvadorren inplikazio eta lan musikalik gabe, eta nirekin dauden musikarien konfiantzarik gabe", adierazi du artistak.

Bazter Fest

Jaialdiak 9. edizioa ospatuko du

  • Azaroaren 4an, 20:30etik aurrera. Bilborock aretoan. Hitzordu honetan ohikoa denez, ibilbide handiko emakumeak biltzen saiatu da jaialdia, eszenatoki gainean lehen urrats sendoak ematen hasi diren emakumeekin.
  • Horregatik, aurten Bazter Festek nazioarteko rap taldeko emakumezko ahots handienetako bat izango du, Estatuan egiten ari den bira aprobetxatuz eta Euskadin eskainiko duen emanaldi bakarra eskainiz: Arianna Puello mexikarra. Ondoren, Naturaleza Suprema taldea etorriko da, Kolonbiatik datorrena eta Europako biran murgilduta dagoena. Kartela ixteko, Bazter Festek Espinelis bikotea du: Herbass eta M Arta (Euskadi), Espinelis proiektu musikal berria aurkeztuko dute.

Dantzaldiak

Bilboko adinekoek dantza egiten jarraitu ahal izango dute hilabete honetan, Udalak tradizioz antolatzen dituen dantzaldiekin.

  • Azaroak 4, Levante Plaza, 18:00etatik 21:00etara.
  • Azaroak 5, La Casillako Kioskoan, 18:00etatik 21:00etara