Síguenos en redes sociales:

Bilbobusek linea berezi bat eskainiko du Bilbao Arenara joateko, Moraren kontzertua dela eta

Bilbobusek linea berezi bat eskainiko du Bilbao Arenara joateko, Moraren kontzertua dela etaB. U.

Ostiral honetan Bilbao Arenan ospatuko den Mora artistaren kontzertura doazenek aukera paregabea izango dute Miribillara garraio publikoan joateko, Bilboko Udalak Bilbobusen linea berezi bat jarriko baitu martxan. Kontzergua gaueko 21.30ean hasiko da, eta ordubete lehenagotik E7 linea hau hamar minuturo abiatuko da Plaza Biribiletik Bilbao Arenaraino. Ekitaldia amaitzean erdigunera itzultzeko bidea egingo du baita ere. Ekimen honekin, Bilbao Basketen partidetan bezala, Bilboko Udalak zaleen eta ikusleen artean garraio publikoaren erabilera sustatu nahi du.

Bestalde, kontzertuaren ondorengo minutuetan, G5 autobus-lineak ibilbidea aldatuko du, erabiltzaileak hiriko beste alderdi batzuetara garraiatzeko zerbitzua bizkorrago emateko. Horretarako, Askatasuna/Parkean beste geltoki bat egingo dute Zabalburu / Hurtado Amezaga norabidean. 

Bilbobus ez da garraio publikoaren aukera bakarra. Horregatik, Bilboko Udalak gogorarazten du Bilbao Arenatik 500 metroko inguruan badirela metro-, tren- edo tranbia-geralekuak, hiriko auzo guztiekin eta hurbileko herriekin konektatuta daudenak. Gainera, taxi-geraleku bat ere jarri da Askatasuna etorbideko 11 zenbakian.

Informazio gehiago eskura daiteke geralekuan, 010 informazio-telefonora deituz edo udal-webgunean, Bilbobus erakundeari eskainitako estekan.

Bilboko Udalak joan den asteazkenean jarri zuen martxan azkenengo aldiz Bilbobusen linea berezi hau, Bilbao Arenan jokatu zen Bilbao Basket eta CSU Sibiu taldeen arteko saskibaloi partida dela eta.