Síguenos en redes sociales:

Bilbao Arenara joateko zerbitzu berezia eskainiko du Bilbobusek

Bilbao Arenara joateko zerbitzu berezia eskainiko du BilbobusekB. U.

Asteazken honetan, urriaren 25ean, Bilbobusek zerbitzu berezia eskainiko du Plaza Biribilaren ingurutik Bilbao Arenara joateko, bertan jokatuko den Bilbao Basketen partida dela eta. Ekimen hau ohikoa da jada, eta Bilboko Udalak lortu nahi duena zaleen artean garraio publikoaren erabilera sustatzea da, besteak beste.

Horrela, bada, Bilbao Basket – BC CSU Sibiu partidua dela eta, 20:00etan, E7 linea Plaza Zirkularretik 10 minuturo irtengo da partida hasi baino ordubete lehenagotik Bilbao Arenara (hau da, 19:00etatik aurrera). Partida amaitzean, bestalde, autobusak Bilbao Arenatik (Askatasuna/Parkea) abiatuko dira Plaza Biribileraino, Erriberako Merkatutik eta Areatzako zubitik igarota. Zerbitzu hori ere 10 minututik 10 minutura emango da geralekuan jendea geratzen den bitartean.

Bestalde, kontzertuaren ondorengo minutuetan, 30, 71, 75 eta 76 autobus-lineek ibilbidea aldatuko dute, erabiltzaileak hiriko beste alderdi batzuetara garraiatzeko zerbitzua bizkorrago emateko. Horretarako, Askatasuna/Parkean beste geltoki bat egingo dute Zabalburu / Hurtado Amezaga norabidean. 

Bilbobus ez da garraio publikoaren aukera bakarra. Horregatik, Bilboko Udalak gogorarazten du Bilbao Arenatik 500 metroko inguruan badirela metro-, tren- edo tranbia-geralekuak, hiriko auzo guztiekin eta hurbileko herriekin konektatuta daudenak. Gainera, taxi-geraleku bat ere jarri da Askatasuna etorbideko 11 zenbakian.

Informazio gehiago eskura daiteke geralekuan, 010 informazio-telefonora deituz edo udal-webgunean.