Síguenos en redes sociales:

Larunbatean Bilbao Arenara joateko zerbitzu berezia eskainiko du Bilbobusek

Larunbat honetan Bilbao Arenan, Miribillan, ospatuko den El Barrio musika-taldearen kontzertua dela eta, Bilboko Udalak Bilbobusen zerbitzu berezia eskainiko du, Plaza Biribiletik bertara joateko anezka-linea bat jarriz. Hala, bertan Bilbao Basketek etxean jokatzen dituen partidetan egiten den bezala, bere zerbitzu-eskaintza indartuko du Bilbobusek. Neurri horrekin BIlboko Udalak garraio publikoaren erabilera sustatu nahi du, horrela trafiko-arazoak ekiditen dituen bitartean.

Horrela, El Barrio taldearen kontzertua dela eta, E7 linea hamar minuturo abiatuko da uriaren erdigunetik, Plaza Biribiletik, kontzertua hasi baino ordubete lehenagotik Bilbao Arenara (hau da, 19:30etatik) eta ekitaldia amaitzean.

Bestalde, kontzertuaren ondorengo minutuetan, 30 -G5 autobus-lineek ibilbidea aldatuko du, erabiltzaileak hiriko beste alderdi batzuetara garraiatzeko zerbitzua bizkorrago emateko. Horretarako, Askatasuna/Parkean beste geltoki bat egingo dute Zabalburu / Hurtado Amezaga norabidean.

Bilbobus ez da garraio publikoaren aukera bakarra. Horregatik, Bilboko Udalak gogorarazten du Bilbao Arenatik bostehun metroko inguruan badirela metro-, tren- edo tranbia-geralekuak, hiriko auzo guztiekin eta hurbileko herriekin konektatuta daudenak. Gainera, taxi-geraleku bat ere jarri da Askatasuna etorbideko hamaika zenbakian.

Informazio gehiago eskura daiteke Bilbobusen geralekuan bertan, edo gehiago nahi izatekotan 010 informazio-telefonora deituz edo udal-webgune ofizialean, 'Bilbobus' izeneko estekan sakatuz.