Datorren igandean, urriaren 8an, Bilboko Udalak autobus-zerbitzu berezia eskainiko du, ohi bezala, uriaren erdigunetik Bilbao Arenara joateko, bertan jokatuko den Bilbao Basketen partida dela eta. Bilbobusen zerbitzu berezi honekin, Udalak lortu nahi du zaleen artean (eta batez ere herritarren artean) garraio publikoaren erabilera sustatzea. Linea hori Plaza Biribilaren ingurutik irtengo da Bilbao Arenara joateko. Amaitzerakoan, Miribillatik erdigunerako bidea egingo dute baita ere, zale guztiek autobusez itzultzeko aukera izan dezaten, nahi izatekotan.
Bizkaitar taldeak bihar jokatuko du Miribillan UCAM Murciaren aurka. Neurketa 12.30ean hasiko da, eta E7 linea Plaza Zirkularretik 10 minuturo irtengo da partida hasi baino ordubete lehenagotik Bilbao Arenara (hau da, 11:30etatik aurrera).
Partida amaitzean, bestalde, autobusak Bilbao Arenatik (Askatasuna/Parkea) abiatuko dira Plaza Biribileraino, Erriberako Merkatutik eta Areatzako zubitik igarota. Zerbitzu hori ere 10 minututik 10 minutura emango da geralekuan jendea geratzen den bitartean.
Bilbobus ez da garraio publikoaren aukera bakarra. Horregatik, Bilboko Udalak gogorarazten du Bilbao Arenatik 500 metroko inguruan badirela metro-, tren- edo tranbia-geralekuak, hiriko auzo guztiekin eta hurbileko herriekin konektatuta daudenak. Gainera, taxi-geraleku bat ere jarri da Askatasuna etorbideko 11 zenbakian.
Informazio gehiago eskura daiteke geralekuan, 010 informazio-telefonora deituz edo udal-webgune ofizialean, Bilbobusen atalean.