Bilborocken dagoen udal ekipamendua gazteentzako erreferentzia-puntu eta ekintzailetzarako gune bihurtzea izango da Bilboko Udalaren erronka nagusia gaur goizean aurkeztu egin den denboraldi berrian. Horretarako, nobedadez beteriko programa prestatu egin dute.

Horrela, antolatzen dira espazioa partekatzeko ekimenak, antzeko kezkak dituzten beste pertsona batzuekin sinergiak edo ekintzailetza-esperientziak musika- edo kultura-esparruetan.

2023ko udazkeneko berrikuntzak

Bilborocken programak hainbat berrikuntza izan ditu musikaren arloan:

Klasikoak

Azaroaren 10ean, "Klasikoak" izeneko kontzertu berezia programatu da Bilborocken, Euskadiko eta estatuko artistak eta banda historikoak ekartzeko. Honako hauek jardutea aurreikusten da:

  • DJ Nash: DJ bilbotar ezaguna, BBK Live eta Azkena Rock jaialdietan parte hartzeagatik.
  • Monos: Getxokoak eta GETXO SOUND mugimendukoak dira, eta "Lo invisible" album berria aurkeztuko dute.
  • 3 from hell: Bilboko musikari hauen country-punk + psycho-rockabilly proiektu berria: Will (Mud Candies, Moonshine Wagon), Javi (Jukebox Racket, Boogie Punkers, The Weapons, Big Flyers) eta Xandro.
  • Sex Museum: "la movida"ren itzalean sortutako Madrilgo rock-banda, historikoki Bilborock aretoari lotua.
  • Sarreraren prezioa 12 eurokoa izango da aldez aurreko salmentan (entradium), eta 15 eurokoa leihatilan.

Kontzertu bereziak eta lankidetzak

  • Vinilo FMrekin lankidetzan, urriaren 5ean Punto Nemo bandaren kontzertu bat egitea aurreikusi da. Gainera, eta beste jarduera batzuen artean, irrati-edukiak sortuko dira, musika-gaiei buruzkoak eta elkarrizketak, Bilborocken bideo-estudioan eta podcast-ean grabatuak.
  • Azaroaren 17an, Skimales rock-umore banda bilbotarrak jardungo du.
  • "Hay Meneo", gaztez osatutako Bocanegra DJ taldearen eskutik: DJen saioak eta erakustaldiak, Bilboko ikuspegi elektroniko eta urbanoko talentu berriak ezagutzera emateko, artista profesional esperientziadunen laguntzarekin. Bi saio egingo dira urriaren 6an eta abenduaren 1ean, eta sarrera doakoa izango da.

Gainera, datozen hilabeteetarako, tokiko bandei eta banda berriei laguntzeko asmoz, "SON Estrella Galicia" musika-proiektuarekin lankidetzan, askotariko programa bat hartuko du Bilborock-ek. Programa horren barruan, zigilu horrek, besteak beste, 3 kontzertu programatuko ditu urtero Bilborocken, nazio mailako eta nazioarteko bandekin eta tokiko banda hasiberri batekin:

  • Urriak 29: The Murder Capital + tokiko banda gonbidatua
  • Azaroak 29: Ditz + tokiko banda gonbidatua
  • Azaroak 30: Chico blanco + tokiko banda gonbidatua

Kontzertu horietarako sarrerak SON Estrella Galicia musika-plataforman eros daitezke.

Finkatutako beste programa batzuk

Igandays

Kontzertu-ziklo bat da, iraileko eta azaroko domeketan, 13:00etan, egingo dena. Igandaysek emakumeak dituzten taldeetan jartzen du arreta berezia.

Irailaren 24anEder Portolés EP-MOTION proiektuarekin arituko da, eta azaroaren 26anBerta Vittersweet, proiektu berriarekin, Aitor Zorriketa gitarristarekin batera.

Sarreraren prezioa 5 eurokoa izango da aldez aurreko salmentan (entradium), eta 7 eurokoa leihatilan.

Freskure - Bilbao Fresh Musika!

2023ko udagoienean hainbat talde eta bakarlari berrik beren sorkuntzak eta lanak erakutsi ahal izango dituzte Bilborocken. Musikariei eta banda amateurrei beren sorkuntzak erakusteko espazioak ematea da helburua. 

Ziklo honek Deu Txakartegiren lankidetza du. 

Kontzertuak doakoak izango dira: urriaren 13an (ostirala), 20:00etan, Instante Club + Ostrich Wedding taldeekin, eta abenduaren 22an, oraindik zehaztu gabeko bandekin, Freskure berezia batean.

Kontzertuetan parte hartu gura duten talde edo bakarlariek euren proposamenak bidali ditzakete Bilborock-en helbidera (bilborock@bilbao.eus), gaia adieraziz: FRESKURE. Izena emateko inprimakia.

Informazio gehiago, Bilborock-en telefono-zenbakian (94-4151306), astelehenetik barikura, 10:00etatik 14:00etara bitartean.

Femme Bilbao

Solasaldien/kontzertuen zikloa emakume artistekin, musikariekin eta diziplina anitzekoekin, online eta aurrez aurreko formatuak konbinatuz. Bilborocken grabatutako saio bakoitzean, hainbat sormen-eremutako bi emakumek solasaldia / erakusketa bat partekatuko dute, eta beren esperientzia pertsonalak eta sorkuntzak azalduko dituzte.

Ekimen honen bidez, emakumeak euskal kultura-industrian duen zeregina ikusarazi eta babestu nahi da, eta diziplina anitzeko artisten, artista finkatuen eta berrien eta gaur egungo beste emakume eragingarri batzuen arteko topaketak erraztu.

Berta Vittersweetek gidatutako solasaldi horien grabazioak maiatzean eta ekainean egin ziren, eta datozen asteetan argitaratuko dira Bilbo Gazteren eta Bilborocken sare sozialetan. Solasaldi horietan hainbat diziplinatako artistek ere parte hartu dute, besteak beste, Ane Pikaza, Cris Lizarraga, Mona Rora, Nerea Moreno eta Irantzu Varela artistek.

Lokal Sessions

Bilboko Udalak dohainik eskaintzen die gazteei eta gazte taldeei Bilborocken entsegu-aretoetan kalitatezko musika-bideo bat grabatzeko aukera, beren lana areto profesionaletan sustatzeko balia dezaten. Lan horiek Bilborocken eta Bilbao Gazteren sare sozialetan argitaratuko dira. Ekainera arte, Laguna Goons, Head Holes, Cris Orube eta Lova Lois (besteak beste) bandak igaro dira ziklo horretatik, eta irailetik abendura bitartean beste 4 saio egingo dira (hilean bat); saio horiek oraindik zehaztu gabe daude.

Abenduan 2023an grabatutako 10 saioen proiekzio bat egingo da. Egindako saioak Bilbao Gazteren Youtube kanalean ikus daitezke.

Horrez gain, programa honek erabilera askoko aretoa eskaintzen die dohainik banda gazteei, beren musikako bideoklipak aurkezten ditzaten, pantaila erraldoi batean. Bertan, bideoa aurkezten duen artistak hitzaldia emango du bere bideoetan parte hartu duten gonbidatu batzuekin (zuzendaritza, errealizazioa, aktoreak). Ikusleentzat ere doakoa da ekintza hau.

Programa hori garatzeko, Udalak Soda Time kolektibo gaztearen elkarlana izango du.

Grabazioetan parte hartu gura duten talde edo bakarlariek euren proposamenak bidali ditzakete Bilborock-en helbidera (bilborock@bilbao.eus), gaia adieraziz: LOKAL SESSIONS.

Informazio gehiago, Bilborock-en telefono-zenbakian (94-4151306), astelehenetik barikura, 10:00etatik 14:00etara bitartean.

Imaginautak

Irailaren 12an eta azaroaren 14an Bilborocken “Imaginautak” programaren saio berriak egingo dira. Imaginautak kultur elkartearen programa honen bidez, artista gazteek elkarren proiektuen berri izango dute, era bateko eta besteko arlo artistikoetakoak (poesia, zinema, dantza, performancea, argazkilaritza, moda eta beste).

Streaming bidez emango da, Imaginautak taldearen plataformaren bitartez.

DJ lehiaketa

Urtero egiten den lehiaketa bat da, eta xede nagusia du DJ gazteen sorkuntzen balioa nabarmentzea. Izen-emateak azaroan egiten dira, eta hautatutako 6 lagunek Bilborocken jardungo dute abenduan. Lehiaketa honetako sariak dira Bime Cityren hurrengo edizioan jardutea, Masterclass-ak jasotzea edo bideo klip bat grabatzea.

Gazte Egunak

"Gazte Egunak" ekimenaren bidez, dohainik emango zaie 18 eta 30 urte bitarteko pertsona gazte eta kolektiboei jarduerak edo ekitaldiak antolatzeko aukera, hainbat arlotakoak, direla musika, arte eszenikoak, teknologia, diseinua, proiekzioak, topaketak edo solasaldiak.

Hilean behin, Bilboko Udalak interesdunen eskura jarriko ditu Bilborockeko askotariko erabileretarako aretoa, ekipoak eta teknikariak.

"Gazte Egunak Bereziak" ere asmoen artean dago, baliabide nahikorik ez duten gazte eta banda gazteei laguntzeko baliabide teknikoak eskainiz eta erabilera askotarako aretoa dohainik lagaz.

Tarifa hobaridunak ere izango dira 16 eta 25 urte bitarteko pertsona eta kolektibo gazteentzat.

Interesdunak harremanetan jar daitezke Bilborock-ekin: 94 415 13 06 (astelehenetik barikura, 10:00etatik 13:30era) edo bilborock@bilbao.eus helbidean, gaian “Gazte Egunak programa” jarrita.

Podcast eta bideo azterketa

Podcastak eta bideoak grabatzeko areto bat ireki da, audioa eta bideoa grabatzeko baliabide teknikoak dituena, eta aukera ematen duena gazteek beren edukiak sortzeko behar duten formazioa har dezaten.

Aretoak baditu:

  •    3 mikrofono + nahasketa mahaia.
  •    Bideo-kamera
  •    Croma + euskarria.
  •    Kolore anitzeko led fokuak eta argi-uztaia.
  •    Audioa eta bideoa editatzeko softwarea duen ordenagailua.

Leku hori erreserbatzeko, Bilborockeko 94 415 13 06 telefonora deitu behar da.