Datorren asteazkenean, irailaren 27an, arratsaldeko 19.00etatik aurrera, 'Bidebarrieta zientifikoa' zikloaren hitzaldi berri bat jasoko du Bidebarrieta Kulturguneak. Oraingoan zientziaren eta umorearen arteko harremana jorratuko da. Ohi bezala, hitzordua liburutegiko areto nagusian egingo da.
Saioa bikoitza izango da. Lehenengo hitzaldia, "La ciencia se pone Flamenca", Natalia Ruiz Zelmanovitch Astrobiologia (CSIC-INTA) eta Astrocoplera Zentroko Komunikazio Arduradunaren eskutik etorriko da. Bigarrena, "Barrearen Indar Dibulgatzailea", Kike Amonarriz Gorria soziolinguista, umorista eta Bertsozientzia programen aurkezleak eskainiko du. Hau euskaraz izango da.
Biek aldi bereko itzulpen zerbitzua eskainiko dute.
Ziklo hau UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bidebarrieta Liburutegiak bultzatzen dute, eta “Bilbao Zientzia Plaza” ekimanaren barruan kokatzen da.
Zientziaren ezagutzaren hedapena hainbat bideren bitartez egin daiteke. Askotan arlo akademikotik haratago doazen bideak dira. Horietako bat umorearen erabilera izan daiteke.
Egunkari edota aldizkarietan argitaratutako tirekin, bakarrizketa umoristiko eta txisteen bitartez edo, zergatik ez, koplak abestuz zientziaren inguruan hitz egin daiteke. Estrategia horiek guztiak erabilgarriak dira eta esperientzia horiek mintzagai izango dira Bilbo Zientzia Plazaren barnean antolatutako “Umorea eta zientzia, a ze parea!” hitzaldi sortan.
Bidebarrieta Kulturgunea Bidebarrietako Liburutegiaren barruan kulturari eskainitako gunea da. Bere helburuen artean kultura, literatura eta zientzia garatu eta sustatzea dago.
- Hitzordu honetarako sarrera doakoa da eta sarrera librea izango da lekua bete arte.
Bertaratzerik ez badago, aurkezpena streaming bidez jarraitu ahal izango da Bidebarrieta Kulturgunearen YouTubeko kanalean