Encuesta
¿Qué te parece la cesión de Djaló al Al-Gharafa?
267.194 bilbotarrek eman ahalko dute botoa uztailaren 23an
Uztailaren 23an ospatuko diren hauteskunde orokorretarako 358 mahai eta 48 hautesleku izango ditu Bilbok, uri osoan zehar banatuta. Horrezkero, 267.194 bilbotar daude deituta botoa ematera egun horretan.
Bilboko Udalak herritarrei gogorarazten die garrantzi handikoa dela errolda begiratzea eta botoa non eman behar den begiratzea. Informazio hori etxean bertan jasotzen da hauteskundeak baino egun batzuk lehenago.
Boto-emaileek dagokien hauteslekua kontsultatzeko aukera izango dute Geobilbao webgunean: bizilekuaren kokapena adierazten dutenean, bozkatu behar duten hauteslekua agertuko zaie pantailan.
Boto-paperak, gutun-azalak eta hauteskunde-agiriak
- Hauteslekuak: 48
- Hauteskunde-mahaiak: 358
- Hautetsontziak: 839 (358 hautetsontzi Kongresurako eta 481 Senaturako).
- Hauteskunde-kabinak: 312
- Boto-paperak, guztira: 2.058.000 inguru (batez beste 147.000 boto-paper x 14 hautagai-zerrenda aurreikusi dira) + Senaturako 170.000 boto-paper.
- Bozkatzeko gutun-azalak: 210.000 gutxi gorabehera, bi bozketetako bakoitzeko.
- Hauteskunde-agiriak: Mahaietako kideen eskuliburuak, aktak, zerrendak...358 gutun-azal hauteskunde-dokumentazioarekin, eta hauteskunde-mahaietarako materialeko 358 kit.
1.500 pertsona logistika-lanetan
Mahaiak prestatzea, muntatzea, desmuntatzea, lekualdatzea eta egokitzea:
- 7 lantalde. Talde bakoitzak 51 mahai muntatuko ditu batez beste.
- Inplikatutako pertsonak, guztira: 56 pertsona, banaketako kamioietako arduradunen, beharginen eta gidarien artean.
- 358 mahaietarako agiriak eta paperak bozketa-egunaren aurreko hiru asteetan prestatzen dira.
- Hauteskunde-materiala 48 hauteslekuetara garraiatzen da hauteskunde-asteko lehen egunetan.
- 358 mahaiak egokitzea, prestatzea eta ikuskatzea, hauteskunde-egunaren aurreko 48 orduetan.
- Hauteskunde-eguna amaitu ondoren, hurrengo bi egunetan material guztia desmuntatzeari, lekualdatzeari eta hauteslekuetatik itzultzeari ekingo zaio.
Hauteskunde-eguna
- Hauteslekuetako eta boto-zenbaketaren behin-behineko transmisioko 80 arduradun.
- Administrazioko 159 arduradun.
- 12 pertsona gorabeherak kontrolatu eta ebazteko.
- 100 pertsona baino gehiago hauteskunde-zentroak ireki, itxi eta kudeatzeko lanetan.
- Bizkaiko Gurutze Gorriko 30 boluntario baino gehiago, mahai gehien dauzkaten hauteslekuetarako sarreretan irisgarritasunaren aldetik laguntzen.
- 1.074 mahaikide (3.222 pertsonari deituko zaie lehen instantzian).