Alberto Núñez Baracaldoren 'Goazen Arriagara', euskarazko bilbainada onenaren kategorian, eta Josune Barroeta Etxebarriaren 'Aquellas Siete Calles', gaztelaniazko bilbainada onenaren kategorian, izan dira Bilbainaden lehiaketaren 35. edizioko irabazleak. Bi kategoria horietarako saria 955 eurokoa da eta oroimenezko trofeoa.
Gainera, 420 euroko zortzi akzesiten pieza irabazleak honako hauek dira:
- 'Pasear por Bilbao', Manuel Arroyo Giménez
- 'Belaunaldi berri bat', Xabier Rementeria eta Roberto Gutiérrez de Rozas
- 'Historia de la Plaza Nueva', Ángel María Gorostidi
- 'Garrapiñadas de Indautxu', Aurelio Marroquín Gómez eta Markos Basterretxea Zubizarreta
- 'Kanpoko bilbotarra', Juan Carlos Arzamendi Fernández eta Aintzane Arzamendi Morena,
- 'Soka-ria', Juan Carlos Arzamendi Fernández
- 'A las bilbainadas', Alberto Númez Baracaldo
- 'Gure Tourra', Josune Barroeta Etxebarria
Edizio honetan, ohorezko bi sari ere izango dira, Bilbainaden ibilbideagatik, laguntzagatik eta bultzadagatik. Horrela, horietako bat Jose Antonio Nielfarentzat, “La Otxoa”-rentzat, izango da, aurten agertokiei agur esango diena, bilbainaden generoa bere abestietan beti presente egon den ibilbide musikal baten ondoren, bai musikan bai letretan.
Bestea Anabel Angulo Radio Nervioneko langilearentzat da, erretiroa hartu duelako. Izan ere, urteetan zehar, bere barne lan administratibo nekaezinari esker, lehiaketa honen erreferentzia izan da konpositore, musikari, grabazio estudio, kontzertu eta gala guztientzat.
Aurtengo epaimahaia honako hauek osatu dute: Gonzalo Olabarria (Bilboko Udaleko Kultura eta Gobernantza zinegotzia), Itziar Urtasun (Jaietako zinegotzia eta Kultura eta Gobernantza Saileko Zinegotzi Delegatu Ondokoa), Ana Madariaga (Bilbao Musikako zuzendaria), Amagoia Loroño (Akordeoien Orkestrako zuzendaria), Iñaki Uranga (musikaria) eta Enrique Campos (TeleBilbaoko zuzendaria).
Sari banaketa Aste Nagusiko ostiralean egingo da, Casilda Iturrizar Parkeko Pergolako agertokian, eta konposizio sarituak bilduko dituen diskoaren aurkezpena abenduan egingo da Arriaga Antzokian.
Bilbainadak sarean
Era berean, Bilboko Udalak, lehiaketa beterano honen abestiak zabaltzen laguntzeko asmoz, aurreko edizioetako gaiak Interneten jartzen hasi da jarraituko du, iazko abestietatik hasita. Hala, Bilbainadak lehiaketaren XXXIV. edizioko konposizioak doan entzun daitezke ahalko dira laster Youtube eta Bandcamp webgunetan.
Bilboren hisotira
Bilbainaden lehiaketa, urteen poderioz, uriaren gaurkotasuna errepasatzen duten abestien bilduma bihurtu da. Bilbainadetan Bilboren historia kontatzen da, lan arkitektoniko, garraiobide, erakunde edo pertsonaia esanguratsuenak oinarri hartuta. Lehiaketa honen bidez, Udalak, Radio Nervión eta Telebilbao-ren laguntzarekin, musika-sorkuntza sustatu nahi du, jai-giroari eutsi eta herri-abestien tradizioa bultzatu, bilbainaden bitartez.