Ostiral honetan, martxoak 27, Bilbon ospatzen ari den BilbaoPoesia jaialdiak ekitaldi berezi bat jaso zuen. Bertan batu ziren Abdul Hadi Sadoun irakiar poeta, Sergio García Zamora kubatarra, Roger Wolfe ingelesa eta Beatriz Chivite nafarra, 'Exilios, Extranjerías y otras Ausencias' izeneko poesia errezitaldian.

BilbaoPoesiaren 24. edizioaren lelopea "Bakardadeak" da, eta eskaintzen dituen emanaldi guztien bidez bakardadea ezagutarazi nahi du, hainbat modutara: errefuxiatuak, dueluak, bilatzen den bakardadea, eta baita errezitaldi honetan ikusi zena ere, erbesteratuena.

Abdul Hadi Sadoun (Bagdad – Irak, 1968) idazlea da, Antonio Machado Fundazioaren Beka jaso zuen Sorian 2009an, eta Gaur egun hizkuntza eta literatura arabiarreko irakaslea da Madrilgo Complutense unibertsitatean.

Sergio García (Cuba, 1986), dozena bat poema-liburu baino gehiago argitaratu ditu, eta horien artean nabarmentzekoak dira “El frío de vivir” (Gazteen Sorkuntzaren Loewe Saria, 2017) eta “Los Maniquíes enfermos” (Blas de Otero-Ángela Figuera Saria), besteak beste.

Roger Wolfe (Westerham – Inglaterra, 1962), hogei liburu baino gehiagoren egilea, horien artean poesía eta kontakizun liburuak, eleberriak, egunkariak eta saiakera lanak.

Beatriz Chivite (Iruña, 1991), bost poesia-bilduma argitaratu ditu guztira, eta sari ugari jaso ditu Estatuan, Euskadin eta Erresuma Batuan, besteak beste, Lauaxeta Saria eta Blas de Otero Saria.

BilbaoPoesia martxoaren 23ra arte luzatuko da egunero Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusia bertsoz eta poesiaz betetzen.