Bilboko Udalak Aste Nagusian dantzaldiak eta orkestrak Plaza Biribilera itzuliko direla iragarri du asteazken honetan. Zehazki, 14 saio eskainiko dira abuztuaren 20tik (larunbata) 27ra (larunbata), bi emanaldirekin 20:00etan eta 23:15ean musika modalitate horretan ospe handia duen talde beraren eskutik. Besteak vesta, Jamaica Show, Urrats, En Esenzia, Lehian, Akerbeltz eta Oxabi.

Bilboko Udalak 7 saio bikoitz programatu ditu Plaza Biribilean, jaietako lehen larunbatetik bigarrenera bertaratzen diren pertsonen gozamenerako. Dantzaldiak eta orkestrak 20:00etan hasiko dira egunero, 23:15ean berriro joko duen bandarekin.

Aste Nagusiko klasiko hori fenomenoa bihurtu da, eta gauero, ikus-entzuleek atzoko eta gaurko abestiekin gozatuko dute, eta denak oso ezagunak dituzten abestien erritmora arituko dira ordu luzez.

  • Larunbata 20: JAMAICA SHOW
  • Igandea 21: URRATS
  • Astelehena 22: EN ESENZIA
  • Asteartea 23: LEHIAN
  • Asteazkena 24: JAMAICA SHOW
  • Osteguna 25: EN ESENZIA
  • Ostirala 26: AKERBELTZ
  • Larunbata 27: OXABI

Plaza Berrian

Gainera, apustu multikulturala nazioarteko hainbat emanaldirekin sentituko da, baina Plaza Berrian. Abuztuaren 20tik, larunbatetik, 27ra arte, musika eskaintza zabala izango da bilbotarrentzat, mundu osotik etorritako erritmo latino, reggae eta funk mota guztiez gozatzeko.

Euskadi, Galizia, Afrika, Ukraina edo Kubako artistek munduko hainbat kulturarekin ondo gozatu eta pasatu nahi dutenei dardara eragingo diete Bilboko Plaza Barrian 23: 30ean.