Datorren astean, Luxemburgok REMIX22 Europako Musikari Gazteen jaialdia ospatuko da. Bada, Bilbao Musika Eskolako hamar ikaslek hartuko dute parte Bilbo ordezkatuko duen Bilbao Musikako Hari Txiki Taldean.

Hala, Aitana Fernández del Río, Ixone Ceballos Rodríguez, Uxue Alonso Subinas, Yuk Fai Wong, June Fernández Remírez, Laia Wrana Sainz de Murieta, Eneko Elola García, Mario Alonso Ruiz, Emma Ortiz Céspedes eta Markel Arberas Alfonsok, eskolan eskuratutako trebetasun guztiak jaialdi honetako ikusleei erakusteko aukera izango dute.

Aurtengoa European Youth Musica Festival jaialdiaren XIV. edizioa izango da. Ekitaldia, maiatzaren 26tik 28ra ospatuko da Luxenburgon eta Europa osoko 1.500 musika ikasle joango dira. Hiru egunetan zehar 400 kontzertu baino gehiago egingo dira hirian.

Bilbao Musikako Hari Txiki Taldeak ostegunean, hilak 26, eskainiko du berea Stage Industrialen, Rock´n´Roll etorbidean, 16:30ean. Txikiek euren biolinak, biolak eta celloak joko dituzte Marta Fernandez pianistak lagunduta eta Musika Eskolako Loreto Alfonso irakaslearen zuzendaritzapean, Bilbao Musikako harizko irakasleekin, Natalia de Matarekin, Carlos Gonzálezekin, Ana Ispizuarekin eta Javier Navascuésekin batera lanean aritu dena.

Interpretatuko dituzten obren artean “Twinkle Re Mayor”, “Old Mcdonald” edo “El caballo de Búfalo Bill” daude. Ikasleak lehen aldiz orkestra munduan murgiltzeko programa dibertigarria prestatu dute.

Musika batzen gaituen hizkuntza dela kontuan hartuta, ekitaldia aukera paregabea izango da kultura eta lurralde ezberdinetako ezagutzak eta esperientziak partekatu eta Europako herrien arteko hurbilketa eta trukea bultzatzeko. Programazio osoa European Youth Music Festival Remix22ren webgunean argitaratuta dago https://schedule.remix22.lu/.

Gainera, ekimenaz eta musika ospakizunaz haratago, jaialdiak ikuspen handiagoa eman nahi dio musika eskolek maila guztietan (herrikoa, nazionala eta europarra) egiten duten lan nekaezinari.