Igande honetan "Bilbao Bizkaia Marathon" ospatuko denez, trafikoan aldaketak izango dira hiriko hainbat tokitan. Bilboko Udalak jakinarazi duenez, ibilgailuen eta oinezkoen zirkulazioaren gaineko inpaktua lortzeko hainbat ibilbide alternatibo eman dira.

Zirkulazio-aldaketa nagusiak 05:00etik 16:00etara bitartean izango dira, gutxi gorabehera, eta Uribarri, Deustu, San Ignazio, Ibarrekolanda, Abando, Indautxu eta Zazpi Kaleak auzoei eragingo diete.

Zirkulazio-murrizketa horien ondorioz, Bilbobuseko zenbait linearen ibilbideak aldatu, eta ohiko geraleku batzuk ez dira erabilgarri egongo. Aldaketei eta ordezko ibilbideei buruzko informazio zehatzagoa nahi izanez gero, aldatutako geralekuetan, Udalaren webgunean, www.bilbao.eus/bilbobus webgunean, sare sozialetan eta 010 (944 010 010) telefonoan eskuratu ahalko da.

Lasterketaren eremuko bidegorrietan ere eten egingo da zirkulazioa, eta gorabehera behar bezala seinaleztatuta egongo da.

Udalak gomendatzen du egun horretan ibilgailu pribatua ez erabiltzeko. Era berean, Bilbora hurbiltzen direnei gomendatzen die garraio publikoan etortzeko; ahal dela, trenez edo metroz.

Lasterketa igaroko den eremuetako garaje eta aparkalekuek murriztuta edukiko dituzte sarrera-irteerak.

Horren guztiaren berri emateko, Bilboko Udala eskuorriak banatzen ari da 57.000 postontzi ingurutan, eta 3.000 abisu jartzen ari da kaleetan, atarietan eta garajeetan, lasterketak eragindako gune bakoitzean egongo diren zirkulazio-murrizketen plano eta xehetasunekin.

ABANDO - INDAUTXU

05:00ak eta 16:00ak bitartean, gutxi gorabehera, Juan de Garay izango da Indautxura eta Abandora sartzeko.

Salbe Zubia, Recalde Zumarkalea, Salbe zubiaren beraren eta Moyua plazaren artean, eta Artxanda-Salbe tunela, Salbe zubirako eta Begoñarako noranzkoan: bideak itxita egongo dira 5:00etatik 12:30era, gutxi gorabehera. Artxanda-Ugasko tunela, San Pío X plaza eta Ugasko-Salbe tunela: irekita egongo dira Uribarri-Deustu arteko bidea egiteko.

Era berean, trafikoari itxita egongo dira Ripa kalea (Areatzako zubiaren eta Villarías kalearen artean, 07:30etik 16:00etara) eta Kale Nagusia (Jesusen Bihotza plazatik Maximo Aguirreraino, 08:30etik 11:30era), non baimenduta egongo diren larrialdietarako eta garajeetarako sarbideak, Jesusen Bihotza plazatik Maximo Aguirre kaleraino.

Euskadi plazaren hegoaldeko erdia ere itxita egongo da, eta, beraz, iparreko erdian jarriko dira noranzko biak Ramón Rubial kaleraino, non noranzko bi egongo diren ere bai. Deustuko zubian, aldiz, errei bat egongo da zabalik noranzko bakoitzean.

Lasterketa igaroko den lekuetako garaje eta aparkalekuek murriztuta izango dituzte sarrera-irteerak. Gainera, zeinbait tarte okupatuko dira Recalde zumarkalean (gaueko aparkalekuak), Urkixo zumarkalean (Iparraguirre kalearen eta Indautxu plazaren artean; eta Elkano eta Concha jenerala arteko gaueko aparkalekua), Poza lizentziatuaren kalean (Areiltza Doktorearen zumarkalearen eta María Díaz Harokoa kalearen artean) eta Anselmo Clavé pasealekuan.

ZAZPI KALEAK

«Bilbao Bizkaia Marathon» probak trafikoa etengo du Zazpi Kaleetan, 07:30etik 16:00etara, gutxi gorabehera; baina, 05:00etatik aurrera, jada, ezingo da zirkulatu Udaletxeko zubitik.

Areatzako zubia eta Ernesto Erkoreka plaza trafikoari itxita egongo dira, eta Zumalacarregui etorbidean ere zirkulazioa etenda egongo da Ernesto Erkoreka plazarako noranzkoan, Harritxoen kalean (larrialdietarako, eta Quintana plazako eta Areatzako aparkalekuetara joateko izan ezik).

Trafikoari itxita egongo dira ere Zingira, Epaltzaren Alarguna, Areatza eta Erribera (Mesedeetako zubiraino, eta, betiere, larrialdietarako eta garajeetarako sarbidea baimenduta, Erribera-Areatza-San Nikolas plazatxoa-Askao-Primetik).

Areatzako aparkalekura sartzeko edo bertatik irteteko, Ernesto Erkorekatik egin beharko da. Eta Plaza Barriko, Areatzako, Primeko eta Dolaretxeko aparkalekuetara bakar-bakarrik heldu ahalko da Mesedeetako zubiaren eta Erribera kalearen arteko bidegurutzetik. Proban zehar, ezingo da Epaltzaren Alargunaren kaleko garajeetara sartu, ez bertatik irten; eta, Quintana kalekoetara, Zumalacarregui etorbidetik baino ezingo da sartu.

CASTAÑOS - URIBARRI

Udaletxeko zubia trafikoari itxita egongo da 05:00etatik 16:00etara, gutxi gorabehera. Horrez gain, Ernesto Erkoreka plazan, Campo Volantín pasealekuan eta Unibertsitate etorbidean eta handik igarotzen den bidegorrian ere, zirkulazioa etenda egongo da (07:30etik 16:00etara, gutxi gorabehera).

Honako hauek izango dira auzorako sarbideak:

Zumalacarregui etorbidea, Harritxoen bidea, Trauko kalea eta Matiko kalea.

Pío X.eko biribilgunea, Ugaskoko tunela, Maurice Ravel etorbidea, Uribarri kalea, Loruri zeharkalea eta Tiboli kalea.

Irteera, berriz, hauetatik egin beharko da:

Anselma de Salces kalea, Uribarri, Trauko, Harritxoen bidea, Zumalacarregui etorbidea.

Calixto Leguina, San Valentin Berriotxoa.

Tiboli kalea, Mirador a Bilbao etxaldea, Maurice Ravel etorbidea.

Ezingo da eremu horretako garaje eta aparkalekuetara sartu, ez bertatik atera.

DEUSTU

Trafiko-eteteak eta zirkulazio-murrizketak 07:30ak eta 13:00ak bitartean izango dira, gutxi gorabehera.

Ibilgailuek ezingo dute sartu honako hauetara: Morgan kalea, Eraso Jenerala eta Luis Power kaleen arteko tartean; Botikazar erribera; Francesc Maciá; Agirre Anaien kalea, eta Unibertsitate etorbidea.

Trafikoari zabalik egongo dira Euskalduna zubia eta Deustuko zubia (azken horretan, errei bakarra, noranzko bakoitzean); ordea, lasterketan zehar Zorrotzaurrera sartzeko edo bertatik irteteko, seinale-egileak egongo dira probaren iraganbidea antolatzen.

Kanalaren pasealekuaren zati bat ere okupatuko dute (oinezkoen joan-etorriak baimenduta egongo dira), eta bidegorria etenda egongo da, Botikazar erriberan.

Ezingo da sartu lasterketaren ibilbideko garaje eta aparkalekuetara, ez horietatik irten. Bestalde, okupatu egingo dira Agirre Anaien kalean dauden tokiak.

SAN IGNAZIO - IBARREKOLANDA

«Bilbao Bizkaia Marathon»ek trafiko-etete eta -murrizketak eragingo ditu 08:30ak eta 14:30ak bitartean, gutxi gorabehera.

Horrela, bada, ezingo da Elorrieta erriberara sartu Erandiotik —BI-711 errepidetik—, ez bertatik irten; eta Zarandoa Etorbidea ere, Balear Uharteen kalean, itxita egongo da (horren ordez, Kanariar Uharteen kaletik joan ahalko da, Agirre Lehendakaria etorbidearen eta Aragoi kalearen artean), eta aparkalekuak okupatuko dira.

Lasterketa igaroko den lekuetako garaje eta aparkalekuek murriztuta izango dituzte sarrera-irteerak. Elorrieta erriberan eta Zarandoa etorbidean, bestalde, bidegorria itxita egongo da, eta Kanalaren pasealekuaren zati bat okupatuko dute (oinezkoen joan-etorriak baimenduta egongo dira).