Adinekoentzako dantza eta musika ekimenak martxan jarraituko du martxoko eta apirileko igandeetan Bilboko Casilla pabiloian. Zehazki, martxoaren 6tik apirilaren 17ra bitartean, 18: 00etatik 21: 00etara, adinekoek orkestren proposamenen doinuarekin dantzatuko dute.

Doako hitzordua klasiko bat da Bizkaiko hiriburuko jai- eta kultura-programazioan. Topaketa 1970az geroztik egiten da, eta helburu argia du: zahartze aktiboa eta osasungarria sustatzea, sedentarismoaren kontra borrokatzea eta adinekoen artean sozializazioa sustatzea.

Horrela, 18:00etatik 21:00etara, udal kirol ekipamenduaren oholtzatik orkestra klasikoak igaroko dira, bertaratzen direnak dantzan jartzeko.

Casillaren edukiera 700 pertsonakoa den arren, 600 pertsonara mugatuko da. Gainera, pabiloiko langileak egongo dira instalazioa irekitzeko eta edukiera kontrolatzeko. Modu berean, Eusko Jaurlaritzak barrualdeko kultur ekitaldietarako agindutako Covid-aren kontrako neurriak beteko dira, eta, beraz, bertaratzen diren guztiek musukoa eraman beharko dute.

APIRILERA ARTEKO DANTZALDIAK

  • Martxoak 6: Casillako pabiloian, 18:00etatik 21:00etara. Pérgola orkestra
  • Martxoak 13: Casillako pabiloian, 18:00etatik 21:00etara. Galea orkestra
  • Martxoak 20: Casillako pabiloian, 18:00etatik 21:00etara. Maran orkestra
  • Martxoak 27: Casillako pabiloian, 18:00etatik 21:00etara. Jamaika orkestra
  • Apirilak 3: Casillako pabiloian, 18:00etatik 21:00etara. Pérgola orkestra
  • Apirilak 10: Casillako pabiloian, 18:00etatik 21:00etara. Galea orkestra
  • Apirilak 17: Casillako pabiloian, 18:00etatik 21:00etara. Maran orkestra