Bilboko Udalak amaitutzat eman ditu Pio Baroja eta Txurdinagako hezkuntza-zentroetan egindako hobekuntza- eta mantentze-lanak. Hori dela eta, Bilboko alkate Juan Mari Aburtok bi ikastetxeak bisitatu egin ditu gaur goizean, otsailak 1, Koldo Narbaiza Euskara eta Hezkuntzako zinegotziarekin batera.
- Txurdinagako HLHI: Bilboko Udalak Txurdinagako ikastetxea eratzen duten bi eraikinetako ateak eta leihoak ordeztu ditu. Ordeztutako elementuak originalak dira; ikastetxea duela 43 urte inauguratu zenetik zeuden. Denborarekin hondatu egin dira, eta berriak ipini behar ziren. Gainera, ikastetxeko hesi guztiekin mantentze-lanak egin dira (desmuntatu, ugerra kendu, margotu eta berriro ipini). Inbertsioa 853.109 eurokoa izan da.
- Pío Baroja HLHI: Obra hauetan, leihoak, kanpoko zurajea eta ateak ordeztu dira, ikastetxea 1973an inauguratu zeneko berberak baitziren. Lan horiek egiterakoan, leihoak berriro diseinatu dira. Orain, goiko aldea aireztatu daiteke, leihoen alderik garaienean dagoen orria irekiz. Beheko orriak, berriz, giltzez bakarrik ireki daitezke. Modu berean, pertsianak ipini dira (lehen ez zegoen horrelakorik). Aurretik zeuden hesi-elementu guztiak atera dira, pintura eta oxidoa kendu zaizkie, eta berriro margotu dira. Pio Barojan, udal inbertsioa 594.011 eurokoa izan da.
Bere bisitan, Aburto alkateak esan du "bi kasuotan obrek nabarmen hobetu dutela instalazioen isolamendu termikoa eta akustikoa. Horrela, eskola-komunitateak instalazioak erabiltzean, energia aurrezten da eta erosotasuna handiagoa da". "Gure helburua da ikastetxe publikoetara datozen milaka ikasleak ahalik eta baldintzarik onenetan etortzea, ikasgela atsegin eta erosoetan, tenperatura egokiarekin, ... Horregatik, urtero inbertitzen dugu obra hauetan. Txikiak direla irudi lezake, baina inpaktu handia dute hezkuntza-komunitate osoan".
INBERTSIOAK ETA HOBEKUNTZAK 2021EAN
Iaz, Bilboko Udalak ia 2,7 miloi euro baino gehiago inbertitu zituen Bilboko 21 ikastetxe publiko hobetu eta mantentzeko lanetan. Obrak batez ere estalki eta zoladura berriak egiteko, fatxadetan jarduteko, leihoak eta ateak ordezteko, eta saneamendu-sareak hobetzeko izan dira.
- San Inazio HLHI: estalki berria ipintzea gimnasioari
- Epaltzaren alarguna HLHI: erdisotoaren saneamendua berritzea
- Mujika HLHI: lanak fatxadan
- Zazpilanda HLHI: pintura ematea gune erkideetan eta ikasgeletan
- Isabel Gallego Gorria HLHI: kanpoko saneamendu-sare berria eta nesken aldagelak berritzea
- Zamakola HLHI: haur hezkuntzako eremura sartzeko patioko zorua
- Tomas Camacho HLHI: ikasgelak eta bulegoak berritzea.
- Luis Briñas HLHI: lehen solairuko terrazan zorua jartzea eta iragazgaitz bihurtzea
- Deustuko Ikastola IPI: arrapalak margotzea
- Basurtuko HLHI: 2 urtekoen ikasgela
- Iruarteta HLHI: hobi septikoa ezeztatzea eta saneamendu-sare berria eginaraztea
- Pagasarribide HLHI: haur hezkuntzako ikasgela berriak
- Sanchez Marcos HLHI: beheko solairuko sabaia eta sanemaneduko punpa berria
- García Rivero HLHI: estalkia iragazgaiztea
- Mina de Morro HLHI: lokalak egokitzea haur-eskolatarako
- Fray Juan Zorrotzako HLHI: barnea berrantolatzea eta aldagelak eta ikastetxeko sarbideak berritzea
- Txurdinaga HLHI: leihoak aldatzea bi eraikinetan
- Pio Baroja HLHI: eraikineko leihoak ordeztea
- Zamakola haurreskola: ate lerragarriak ordeztea
- Otxarkoaga HLHI: eskudelak birgaitzea eta egokitzea
- Txurdinagako HLHI: ikasgelak margotzea
2022. urterako, Udalak 3,1 milioi euroko aurrekontua dauka Bilboko haur, lehen hezkuntzako ikastetxe eta haurreskola publikoetan mantentze lanak eta inbertsioak egiteko.