Bilbok asteburuetako azoka txikiak erregularizatuko ditu
Bilboko Udalak espazio bakar batean erregularizatu eta zentralizatuko ditu hirian diharduten kalez kaleko salmentako lau kolektibo garrantzitsuenen asteburuetako azoka txikiak. Horrela jakinarazi dutenez, Areatzako Aterpeek hartuko dituzte azoka hauek, erdialdeko leku delako eta erakargarritasun turistikoa handitu dezakelako.
Ez da, inondik ere, jarduera berri bat kokaleku horretan. Izan ere, gaur den egunean, leku horretan azokatxoak egiten dira, are urian kaleko salmentan jarduten diren lau kolektiborik esanguratsuenenak ere: bertako produktuena, loreena eta, uztailaren 24tik, lehen Plaza Barrian egiten zena, txanpon, zigilu eta liburuena... Laugarrena, berriz, Artisautza Azoka.
Hala, beraz, kokaleku bat da, ondo dabilena eta egokia, zeren eta, kaleko salmentako jarduera zentralizatu eta agerikotasuna emateaz gain, bere ezaugarriak direla eta, bidea ematen baitu, pandemiarengatik edo beste gauza batzuengatik arazoak izanez gero, lekua hesitzeko eta hartan sartu daitekeen jende kopurua mugatzeko, besteak beste.
Guztira, 16 salmenta postu jarri ahal izango dira Aterpe Handian, eta 14 Aterpe Txikian. Salmenta postu horiek zozketaz banatuko dira, eta datozen egunotan adjudikatuko dira.
Zehazki, azaroaren 2an, datorren martitzenean, konzesio berriaren baldintzen agiriak emango dira argitara. Egun horren eta azaroaren 15aren artean, interesdunek izena eman ahalko dute salmenta-postuen zozketan parte hartzeko, zeina azaroaren 16an egingo baita. Ondoren, epe bat emango da dokumentazioa aurkezteko, egiaztatzeko, eta izan daitezkeen hutsak zuzentzeko...eta, hala, baimen berriak 2022ko urtarrilaren 9an sartuko dira indarrean.
Temas
Más en Bilbao
-
El restaurante de Bilbao que ofrece 2x1 en hamburguesas
-
Bilbao sumará doce viviendas sociales en San Francisco
-
Tras la explosión de un patinete eléctrico en Atxuri: "Esto solo ocurre si el vehículo se manipula"
-
La Cámara de Comercio de Bilbao celebra la sexta edición de los Retail Digital Sariak en un concurrido Palacio Euskalduna