Datorren astean ospatuko da Bilbao Arte Sakratua musika-zikloa
BILBO. Hemen da BAS, Bilbao Arte Sakratua izeneko eliz musikako zikloaren hamazazpigarren edizioa. Bilboko Enkarnazio elizak apirilaren 27tik maiatzaren 1era bitartean jasoko du 'Zeremonia' izena daraman musika-ekitaldia.
17. edizioa betetzen duen Musika Jaialdi honek bost talderen emanaldiak eskainiko ditu, nazioarteko eta tokiko musikari garrantzitsuekin. Qvinta Essençia, Ganbera Abesbatza, Iruñekoa, Accademia del Piacere, Le Poème Harmonique eta De Caelis taldeek garai guztietako eliz musikako errepertorioa interpretatuko dute.
Berriro ere, Bilboko Udalak zuzeneko arteen programazioaren alde egiten du, eta BAS ziklo horren bidez, kulturen arteko hurbilketa, trukeak eta harremana balioan jarri eta bultzatzen ditu.
SARRERAK
Bost emanaldiak Atxuriko Enkarnazio elizan izango dira, 19:00etan.
Sarrerak 6 eurotan jarriko dira salgai bihartik aurrera (martitzena, apirilak 20) leku hauetan:
Arriaga Antzokian:
- Lehiatilan:astelehen, martitzen, zapatu eta domekan: 11:30 -14:00 / 17:00 -19:00; eguazten, eguen eta barikuan: 11:30 -14:00 / 17:00 - 20:00
- Web-orrian
Kutxabank-eko orotariko kutxazainetan.
Enkarnazio Elizan, kontzertu bakoitza baino ordu bat lehenago (18:00), sarrerarik geratuz gero.
#BILBAOUDABERRIA2021
BAS-Bilbao Arte Sakratua-ren edizio berri hau #BilbaoUdaberria2021 ekimenaren barruan dago. Ekimen horren bidez, Bilboko Udalak antzerki, musika, erakusketa, kontzertu edo literaturaz bete nahi du uria.
Udalak gogorarazi du indarrean dauden babes eta higiene neurriak zorrotz bete behar direla. Gainera, emanaldietan nahitaezkoa izango da maskara erabiltzea.
Temas
Más en Bilbao
-
Dos meses de obras en San Francisco para estrenar nuevos columpios
-
Bilboko Konpartsak alerta de que el modelo de txosnas está en peligro por las trabas administrativas
-
Bilbao Metropoli 30 busca un modelo de ciudad más humano y sostenible
-
Un museo único que ofrece experiencias mediante ilusiones llega a Bilbao