Bocabeats taldeak umorea eramango du hilero Bilborockera
BILBO. Bizitzea tokatu zaigun garai honetan, gero eta garrantzitsuagoa da umorea. Ondo dakite Bocabeats bikotea osatzen duten Iván Pérezek eta Aitor Vidaurretak, zeinek stand-up comedy erako ikuskizuna Bilborock aretora eramango duten. Hilean bi saio eskainiko dituzte. Bertan, ikusleek eskatuta inprobisatzen, parodiatzen eta antzezten dute artistek.
Bizkaitar bikote honek ikuskizun bat emango du hilero, hil bakoitzeko lehen eguenean, gehienetan, Bilborocken, saio bikoitzean: lehena 18:00etan, eta bigarrena 19:30ean.
Emanaldia ikusteko, sarrera behar da, eta 9 euroko prezioan saltzen da; hemen klik eginda eros daiteke: esteka. Saio horietako lehena otsailaren 25ean izango da, eguenean. Emanaldiak grabatu egingo dira, telebistarako formatuan, eta Bilbao Gazteren Youtube eta Instagram kanaletan eskainiko dira, pilula moduan.
Bocabeats bikoteak baditu 10 milioi erreprodukzio baino gehiago Interneten, "Los villancicos vascos con beatbox", "Tecno Vasco" eta "Reggae Vasco" bezalako izenburuekin, eta 180.000 jarraitzaile baino gehiago dauzkate.
OSASUN-SEGURTASUNEKO NEURRIAK
Jarduera guztiak unean-unean koronabirusaren pandemiari aurre egiteko indarrean diren segurtasun- eta higiene-neurriak errespetatuz gauzatuko dira.
Sartu ahal den jende kopurua mugatuta egongo da, eta ikusleak jarrita egon beharko dira, eta maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da ekipamendu barruan, guzti-guztientzat, ikusle, artista nahiz Bilborockeko langileentzat.
Halaber, gerta liteke programa horiek aldatzea eta/edo bertan behera uztea ere, egoera sanitarioak eskatzen badu.
Temas
Más en Bilbao
-
Aburto atribuye los detenidos tras el partido a hechos desligados del fútbol
-
Los bares de Bilbao hacen caja tras el paso de los aficionados del Manchester United: "Vendimos unos 180 litros de cerveza"
-
Fallece Pedro Prieto, un histórico de Aste Nagusia de Bilbao
-
La lotería deja casi medio millón de euros en Bilbao