BILBO. Urtarrilaren 7an, 2021aren hasierarekin batera, Mondragon Unibertsitateko 228 ikasle Zorrotzaurreko AS Fabrikeko eraikin berrira lekualdatuko dira. Ikasle horiek, iraila eta abendua bitartean, Bilbao Berrikuntza Faktoria Campusean eta Bilboko Udaleko Zabalguneko eraikinean jardun dute aldi baterako.
Bilboko Udalak amaitu ditu Zorrotzaurreko uhartean Blbao As Fabrik proiektua hartuko duen eraikin nagusiaren obrak. Proiektuak (garatzen jarraitzen du), 12,4 milioi euroko finantzaketa du EGEFeko funtsetatik (5'8 milioi euro hiri-ekintza berritzaileen programaren bidez kofinantzatuta -UIA Bilbao As Fabrik proiektua- eta 3' 6 milioi euro Hiri Garapen Iraunkor eta Integratuaren Estrategiaren bidez batera finantzatuta -DUSI Zorrotzaurre proiektua-).
Eraikinak 5 solairu ditu: zero solairua, solairuartea, eta 1., 2. eta 3. solairuak. Hasiera batean, zero solairua, solairuartea eta lehen solairua okupatuko dira. Horietan gelak laborategi urbanoa eta makery-a (prototipoetarako espazioa) daude.
AS-Fabrik europar proiektutik sortu zen Bilbao As Fabrik, eta Bilboko Udalak gidatzen du, kolaboratzaile estrategiko sare handi batek babestuta (Grupo Mondragon, Deusto Foundation-Orkestra, EIKEN, GAIA, IDOM eta Bilbao Ekintza). Proiektuaren ardatza hiri-garapen jasangarria da, eta haren helburua, Bilboko enpresei laguntzea lehiakortasuna areagotzen Industria 4.0 eta ekonomia digitalerako zerbitzu aurreratuen sektorean, Zorrotzaurreko uhartean erreferentziazko ekosistema berritzailea sortuz, unibertsitate-prestakuntza eta enpresa-ekimen berritzaileetatik tira egingo duten pertsonen komunitatea modu integralean bilduz.
Horrela, prestakuntza akademikoarekin batera, proiektuaren barruan egongo dira zerbitzu aurreratuen eremuko start-up-en inkubazioa eta azelerazioa, prototipoekin esperimentatzeko ekipamendu teknologikoa duten hiri-laborategiak, eta Bilbao AS Fabrik bihurtu nahi den prestakuntza- eta ekintzailetza-ekosistema garatuko duten enpresak.
MONDRAGON UNIBERTSITATEA ZORROTZAURREN
Hasiera batean, urtarrilaren 7an, Mondragon Unibertsitateko graduko eta masterreko ikasleak hartuko ditu, eta arian-arian, start up-ak eta gainerako jarduerak gehitzen joango dira.
Mondragon Unibertsitateak eskaintza berritzailea eta praktikoa bilduko du Zorrotzaurreko campusean, Bilbao AS Fabrik, enpresen eta gizartearen eraldaketetara eta benetako beharretara oso egokitua. Campusa dagoen Bilbao AS Fabrik eraikinean unibertsitateko 5 titulu eskainiko dira hasieran: Ingeniaritza Mekatronikoa gradu bikoitza (40 ikasle ari dira); Business Data Analytics gradua (83 ikasle), Humanitate Digital Globalak (HDG) gradua (27 ikasle), Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza gradua (72 ikasle) eta Ikaskuntza Errazten masterra (6 ikasle). Arian-arian, berezko unibertsitate tituluak gehitzen joango dira.
BILBAO AS FABRIKEKO ESKAINTZA
Ingeniaritza Mekatronikoko gradu bikoitza (iraila eta abendua bitartean Zabalguneko eraikinean eman da) izango dira Mondragon Unibertsitateak Bilbon martxan jarriko duen ingeniaritzako lehen gradua da, eta urtarriletik aurrera Zorrotzaurren emango da. Titulua Somorrostro Prestakuntza Zentroarekin lankidetzan eskaintzen da, eta, horrela, Lanbide Heziketaren eta unibertsitatearen arteko lankidetza sustatzen da, Eusko Jaurlaritzaren 2019-2022 aldirako Euskal Unibertsitate Sistemaren Planaren ardatz estrategikoetako bat baita, eta Mondragon Unibertsitatea estatuko erreferentzia baita.
Unibertsitateak Bilbon bakarrik ematen duen gradu berri bat ere izango da Bilbao AS Fabrik eraikinean: Humanitate Digital Globalen gradua, fenomeno sozialak eta erronka globalak sakon ezagutzea helburu duen maila hirueleduna eta presentziala. Gradu honek aukera ematen du Ikasketa Globaletan eta Humanitate Digitaletan espezializatzeko.
Aurreko ikasturtetik Bilbon -Berrikuntza Faktorian- eskaintzen ari den Business Data Analytics (BDATA) gradua Bilbao AS Fabrik-era lekualdatuko da. Datuen azterketari buruz Euskadin ematen den lehen gradua da, eta enpresa-kudeaketaren, matematikaren, estatistikaren eta teknologiaren arloko ezagutzak modu integralean uztartzen ditu.
Duela bi urte Bilbon ematen hasi zen beste gradu bat ere hartuko du Bilbao AS Fabrikek: Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako gradu bikoitza (myGADE). Gradu horrek lau urteko (bikoitza) lan-esperientzia esanguratsua eskaintzen du prestakuntza-aldian, eta aukera erakargarria da praktikan oinarritutako prestakuntza-esperientzia bilatzen duten ikasleentzat.
Azkenik, Unibertsitateak Ikaskuntza Errazteari buruzko Unibertsitate masterra emango da Bilbao AS Fabrik-en. Masterra erdi presentziala izango da, eta ikasketa eta berrikuntza prozesuak sustatzera bideratutako Estatuko titulazio bakarra izango da. Aurten, lehen aldiz, Bilbon eta Madrilen emango da.