Síguenos en redes sociales:

Asteazkenean, urriak 21

Iker Badiolak Bidebarrietan aurkeztuko du bere liburu berria

Iker Badiolak Bidebarrietan aurkeztuko du bere liburu berriaBilboko Udala

BILBO. Datorren asteazkenean, urriak 21, Iker Badiolak bere liburu berria aurkeztuko du, 'El cangrejo de Troya. Las bases celulares y moleculares del cáncer al alcance de todos' izenekoa, Bidebarrieta Kulturgunean. Ekitaldia arratsaldeko 19:30ean hasiko da liburutegian. Sarrera doakoa izango da, baina aurretik jaso beharko da gonbidapena Kulturgunearen webgunean. Aurkezpena streaming bidez jarraitu ahal izango da baita ere esteka honetan.

'El cangrejo de Troya. Las bases celulares y moleculares del cáncer al alcance de todos' liburuan, Badiolak minbizia eratzea eta betikotzea ahalbidetzen duten mekanismoak zeintzuk diren erakusten du, baita mutazioak, epigenetika edo metastasia bezalako kontzeptuak ulertzeko eta gaixotasunaren mekanismoak ezagutarazteko eta gaixotasunari buruzko ohiko galderei erantzuteko zelulen oinarria zein den ere.

Iker Badiola Biologiako doktore eta EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko irakasle eta ikertzailea da. Badiola gibeleko metastasiaren oinarri zelularrak eta molekularrak ikertzen ari da eta gaiarekin lotutako hainbat artikuluren egilea da. Gaur egun, gibeleko metastasiaren aurkako terapia berriak lortzeko lanean dihardu Signaling Lab taldean, eta zientzia-dibulgazioaren arloko hainbat erakundetako ohiko kolaboratzailea da, hala nola UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrakoa eta Zientziaren giltzak elkartekoa.

Aurkezpenean alboan izango ditu Isabela Díaz de Cocuera, Galdakaoko Ospitaleko Onkologia Medikoko Zerbitzuko doktorea, eta Gabriel Otalora, Minbizizaren Aurkako Espainiako Elkartearen (AECC) Bizkaiko gerentea.

#BILBAOUDAZKENA2020

Topaketa hau #BilbaoUdazkena2020 ekimenaren barruan dago. Proposamen honekin, Bilbo kulturaz eta era eta interes guztietarako planez beteko da urrian eta azaroan. #BilbaoUdazkena2020 Bilboko Udalak kultur sektoreari bultzada eta laguntza emateko proposamena da, jakinda kultura dela covid-19ak eragindako krisiak gogorren jo duen sektoreetako bat dela.

#BilbaoUdazkena2020ko programazio guztian zorrotz eta uneoro jarraituko dira osasun-agintariek markatutako protokoloak.

BIDEBARRIETA ZIENTIFIKOA

Hitzaldia Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bidebarrieta Kulturguneak bultzatutako Bidebarrieta Zientifikoa hitzaldi-zikloaren barruan eskainiko da. Hitzaldi-ziklo horren helburua da publiko orokorrari zientzia edo teknologia arloko gaiak hurbiltzea, zorroztasunik galdu gabe.