Astelehenean hasiko dira Bilboko turismo bulegoak irekitzen
BILBO. Pixkanaka-pixkanaka, gizartea normaltasun berrira bueltatzen hasi da. Euskadi deseskalatzearen bigarren fasean dago dagoeneko, eta segurtasun-neurriak arintzen doaz. Horrek gero eta establezimendu gehiago irekitzea sustatu du. Hala, hurrengo astelehenean, ekainak 1, Bilboko Udalaren turismo-bulegoek bere ateak irekiko dituzte berriro, eta jada irekiera horretarako prestatzen hasi dira. Irekiko duen lehenengo bulegoa Guggenheim Museoaren ondoan dagoena da, astelehenean bertan. Guggenheim Museoa eta Arte Ederretako eta Itsasmuseum museoak astelehenean irekiko dute baita ere.
Jendaurreko ordutegia 11:00etatik 19:00etara izango da asteko zazpi egunetan. Bestalde, Plaza Biribileko bulegoak beste egun batzuk itxaron beharko ditu jarduerari berriro ekiteko.
Bilboko Udaleko turismo-bulegoak berriro irekitzean, hiriko turismo-sektorean jarduten duten museo eta enpresek beren lana indartuko dute. Era berean, jarduerara itzultzeak lurralde osoko mugikortasunari lagunduko dio, eta pixkanaka normaltasunera itzuliko da.
Langileen nahiz erabiltzaileen osasun-segurtasuna zaintzeko, hainbat babes-neurri jarriko dira martxan. Horregatik, beharrezkoa izango da maskarak erabiltzea, eta gel hidroalkoholikoaren banagailuak jarriko dira sarreran, besteak beste. Gainera, pilaketak ekiditeko xedearekin, edukiera mugatua izango da. Segurtasun-neurri guztiak bisitariak ikusteko moduan iragarriko dira bulegoen kanpoaldean.
Era berean, gaur egungo osasun-egoerak sortutako inguruabarren aurrean, Bilbao Turismok indartu egingo du turismo-informazioko zerbitzua telematikoki. Laster, halaber, posible izango da Bilbori eta Bizkaiari buruzko liburuxka turistiko nagusietara QR kode baten bidez sartzea eta informazioa Whatsapp bidez kontsultatu eta jasotzea.
Temas
Más en Bilbao
-
El codiciado córner de la Plaza Moyúa de Bilbao tendrá pronto nuevo inquilino
-
Bilbao rechaza la bonificación del 30% solicitada por Hirukide en la tasa de basuras
-
Mejoras en los columpios de Uribarri: estarán cubiertos y se instalará un tobogán de gran altura
-
Cuarenta vídeos repasarán la historia y anécdotas de las escuelas de Bilbao